Giro nahasiaren errepasoa eta aste bukaerako iragarpena David de Andresekin

Aste arraro hau amaitzeko David de Andres izan dugu gurean astebururako eguraldiaren iragarpena ematen. Iragarpenarekin hasi baino lehen aste honek utzitakoak landu ditugu.

Iragarpena:


Ostirala (Apirilak 14):
Giro nahasi eta goibela zeina euria ekarriko digun egun osoan zehar. Tenperaturaren igoera txiki bat nabarituko dugu eta horrek elur kota 1600 metrotan kokatuko du. Haizeari dagokionez hego-mendebaldearekin hasi eta ipar-mendebaldeko haizearekin amaituko dugu eguna
Larunbata (Apirilak 15):
Aurreko eguneko giro berbera izanen dugu, tenperaturak jeitsiko diren arren. Tenperaturen jeisteak egun hasieran 1600 metrotan izanen den elur -kota 1300 metro ingurura jeistea ekarriko du. Haizea egun osoan zehar ipar- mendebaldekoa izanen dugu.
Igandea (Apirilak 16): Prezipitazioak amaitu eginen dira baina eguna hodeitsu iratzarriko da atertzera joko duelarik. Ipar-mendebaldeko haizeak iparreko haizeari utziko dio tokia eta horrek tenperaturaren igoera ekarriko du.
.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu