Ipar haizeak eta freskotasunak markatuko dute aste bukaera David de Andresek esanda

Gaur izan dugu berriz ere David de Andres gure lagunaren iragarpena. Gaur ere DANA hitza meteorologian zer den azaldu digu Davidek.

Iragarpena:


Osteguna (Maiatzak 18):
Hodei eta ostarteak lehendabiziko partean nabarmen nagusituko dira, halere egunaren amaieran hodeiak ugaritu eta baliteke euria egitea. Haizea aste bukaera osoan zehar iparraldekoa izanen da indarra galtzen joanen delarik, horrek tenperatura freskoak mantenduko ditu.
Ostirala (Maiatzak 19): Giro goibelarekin esnatuko gara iparraldeko haizea eta tenperatura berdintsuak jasanez. Egunak aurrera joan ahala euria egitearen aukerak ugaritu eginen dira.
Larunbata (Maiatzak 20):
Larunbata hodeitsu esnatuko da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Ipar haizea izanen da nagusi baina hala ere tenperaturak apur bat eginen dute gora.
Igandea (Maiatzak 21): Hodei eta ostarteekin hasiko dugu eguna tenperaturak igoz. Ipar haizea izanen da nagusi eta arratsaldean ezegonkortasuna gailentzen hasiko da.
.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu