Larunbatean izandako ekitaldi arrakastatsu batek eman zion ofizialki hasiera Kultur Olaren jardunari. Garaian armak egiteari bideratuta zena orain kulturaren akuilu izatea du helburu eta premisa horrekin hasi zuen bere ibilbidea.
Goizeko 10:30ak pasata hasi zen ekitaldia zeinetan zenbait omendu eta maila altuko gonbidatuak izan ziren Aezkoako Batzarrearen eskutik Izaskun Zabalzak eta Karmele Galarzak eman zioten ongi etorria bertaratutakoei. Bertan parte hartu zuten besteak beste, Pello Zabalza, Gerard Ihidoi eta Petti musikariak. Eneko Barberenak hartu zuen hitza fabriken inguruan sortutako gogoeta bat eskainiz. Basolatik berri onik ez komikia ere bere tartea eduki zuen, bertan hainbatetan atzeratutako aurkezpena eginaz, Asisko Urmeneta, Joseba Larretxe Josevisky eta Dani Fanoren eskutik zeinak erakutsi zuten maisuki nola izan zen komikiaren egituraketa baita Arma Olaren 3D irudiak ere. Bertan diren erakusketetaz solasteko Javier Goikoa eta Jesus Mari Larrañeta izan ziren egurra nola lantzen zen azalduz. Laura Iantzik, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko kidea artzaintzaren inguruko erakusketa aurkeztu zuen, artzainen alaba den Maite Antxori esker bereziak emanez egindako lanagatik. Bertan ere izan ziren Irati filmako Paul Urkijo eta Nerea Torrijos zeinak omenduak izan ziren Iratiren izena munduan barrena zabaldu baitute. Azken hauetaz aparte, Malli Txapar, Ana Carmen Sanchez, Javier Beorlegi eta Alvaro Gil ere izan ziren omenduak.