Igandean itzuliko da Irati Bizirik antolatuko Zokoa Agoitzera

Zonaldeko egoera sozio-ekonomikoaz kezkaturik hainbat agoiztar batu ziren garaian sortutako Irati Bizirik plataforma berpizteko asmoz. Lantegien itxieraz eta bertako egoera salatzeaz aparte izaera eraikitzailea edukitzeari ekin zioten eta bide horretatik sortu zen zonaldeko ekoizle eta artisauei tokia egingo dion Zokoa antolatzearen ideia. Badira zenbait edizio eta igande honetan izanen da berriz ere Agoitzeko Zokoa. Merkatuaz aparte kale animazioa, musika eta estreinakoz “El Irati S.A.” erakusketara bisita gidatuak izanen ditugu. Hau guztia jakin izan dugu antolaketan dabilen Carmen Cosinen ahotsetik.

 

Carmen Cosin Irati Irratian:

Iruzkindu