Jakiak Ehuntzen/Tejiendo la Despensa ekimenak banaketa-sare pilotoa abiatu du Zangozako Merindadean bertako jakiak eta ekoizleak balioan jartzeko

Duela hiru urte abiatu zela Jakiak Ehuntzen proiektua, zenbait lantalde sortuz ekoizle, denda eta erakunde publikoen artean. Lehenik eskualdeko ekoizleen katalogoa sortu zuten, ondoren, bideo bat eta oraingoan banaketa-sare piloto bati ekin diote. Entretantos Fundazioa dago ekimena bultzatzen, Cederna Garalur elkartearekin batera, baina grinaz eta kemenaz ari dira ere ekoizleak, beren produktuei  merezi duten balioa eman diezaieten eskualdeko erosleek, hori baita ekimenaren helburu nagusia.

Ikusi ekoizleen bideoa keben: 

Gu Gabriela Vazquez (Fundación Entretantos) eta Imanol Iberorekin (Mendiko upategiak) izan gara ekimen honen inguruan gehiago ezagutzeko. 

 

 

 

 

 

Gabriela Vazquez eta Imanol Ibero Irati Irratian:

Iruzkindu