Jolasek hartuko dute Aritzkurengo kaleak urteroko Txikien Topaketetan

22 urte daramazkite Aritzkurenen Jolasari eta norberaren barneko haurrari astebeteko tokia eskaintzen, Txikien Topaketen baitan. Ardurak, lanak eta alde batera utzita autokudeatutako ekintzak antolatzen dituzte jolasari zentralidadea emanez. Duela 22 urte parte-hartzaile soilak izan zirenak gaur egun antolatzaile lanetan dabiltza, bere guraso eta helduen erreleboa hartuta, belaunaldi berri eta zaharrek jolasaren baitan elkar ezagutu dezaten. Honen inguruan Aritzkurengo Sandra Ruiz izan dugu gaur solasean eta gonbidapena luzatu digu bertaratu eta jolasaz gozatu dezagun. Ekimena 0 eta 99 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago beraz adin aitzakiri ez da jolasaz gozatzeko.

 

 

Sandra Ruiz Irati Irratian

Iruzkindu