Tokiko produktua balorean jarri eta lehen sektoreko erronkei modu kolektiboan erantzuteko Larretik elkartea sortu da

Asteartean aurkeztu zuten euren burua bi urtez su baxuan sukaldatzen aritu den proiektua. Proiektu hau Larretik deitzen da eta lehen sektorearen erronkei modu kolektiboan aurre egitea eta bertako produktuak balorean jartzea liratezke beren helburu nagusiak. Abian dituzte zenbait proiektu, hiltegiarena edota ordezkapen zerbitzuarena esate baterako.

Bertan ere ezagutara eman nahi dute aurkezpen bilera erronda majo bat eginez. Honetan Artelaneko eta Gupirinioko lagunak izanen dituzte bidelagun, datorren astelehenean hasi eta urria amaiera bitarte eginen dituztelarik aurkezpen hauek.

Honen inguruan solastu gara bertako kidea den Joseba Sagardoirekin eta berak ederki asko azaldu digu zertan datzan Larretik elkartea.

 

 

 

Joseba Sagardoi Irati Irratian

Iruzkindu