Soinuaren akordeak entzunen dira larunbatean Ezkarozen

Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioko soinujoleak kontzertu bira bat antolatu dute euren herrietatik, ikasturte amaierako azterketa prestakuntza gisa. Bira honetan Ezkaroze, Antsoain, Galar eta Erriberri bisitatuko dituzte Iñigo Pascual, Izarbe Loras, Adrian Martinez , Hegoi Bertolo eta Aitor Garciak sortutako boskotea. Lehen geldialdia asteburu honetan Ezkarozen izanen delako beraiengana jo eta Hegoi Bertolo Sancet , Iñigo Pascual Astrain ta Izarbe Loras Santacruz izan ditugu gurean.

Beraiek aipatu bezala errepertorio ederra prestatu dute euren esku-soinuekin interpretatzeko, hori bera bibolin baten laguntzarekin eginen dutelarik. Musika ekitaldi goxo eta eder batetara gonbidatu gaituzte hiru lagunek.

 

Hegoi, Izarbe eta Iñigo Irati Irratian

Vm
P

Iruzkindu