Maiatza osoan aritu zaizkigu Garraldako eskolako berriak, proiektuak, kirolak,… ekartzen baina zoritxarrez heldu gara kolaborazioaren amaierara. Lan bikaina egin dut Izaik, Peiok, Hegoik, Jarek, Maitek, Goiurik, Ramirok, Lizarrek eta Jonek, Itziar Mitxelena irakaslearen gidaritzapean bertako berriak ekartzen eta horregatik eskerrak ematea dagokigu. Gaur halan egin dute, berriak azaldu, Frontenis kirolaren azalpenak eman, Mikel Villarrolaini elkarrizketa egin, ikaskideei animoak luzatu, proiektu desberdinak azaldu eta eskerrak eman, hori izan da azken kolaborazioa.
Garraldako ikasleak Irati Irratian