Gure inguruan dagoen Iratiko oihanari beste begirada batekin begiratzeko tailer/irteerak antolatu dituzte. Doako jarduerak dira eta tartean artea lantzeko tailerrak ere izanen dira. Proiektu hauen sustatzaileetako bat Puy Ziaurriz Jaso irakasle eta biologian aditua dugu, zeina bere alaba arte ederrak ikasten ari zela ikusi zuten ze begirada desberdinak izan daitezkeen inguruan dugun munduari begira. Hori bera oinarritzat hartu eta Natura eta Artea proiektua garatu zuten eta Ingurugiroko zuzendaritzaren dirulaguntzetara aurkeztu. Finantzaketa lortuta hemen dugu Irati, natura, artea batzeko aukera aparta. Gaur gurean izan dugu Puy proiektua irratian aurkezten.
Deialdiak
– Ekainak 14-15 Orbaizetako Olan 9:30-14:30
– Ekainak 22 Tapla 9:30-14:30
Izen ematea: arpeakobasaliliak@gmail.com / 717708667
Puy Ziaurriz Jaso Irati Irratian
