KATTALIN BARBER GUTIERREZ (Herba.ria): “Zirraragarria iruditzen zait loreen hazkuntza jarraitzea”

Saragueta herrian kokatuta dagoen Herbaria proiektua ezagutzera etorri gara Ofizio eta Afizio saio honetan

Kazetaritza ikasketak amaitu eta kazetari gisa zenbait lanetan aritu izan zen gure hurrengo gonbidatua. Mundu horrek erakartzen bazuen ere, bazuen barnean zerbaiten falta eta horren bila jardun zuen. 

Lan horretan zebilela etorri zen ditxosozko pandemia eta Kattalini herrian igarotzea suertatu zitzaion, Saraguetan. Bertan bere ama den Maitinarekin hasi zen Artzibarreko zenbait txoko arakatzen eta landare zein lore ugaritasunaz ohartu zen. Biltzen hasi eta apurka-apurka hasi zen Artzibarreko herbarioa edo landare eta loreen atlas moduko bat egiten. Tarteka, loreekin sormen lanak egiten hasi zen bere ingurukoei oparitzeko eta hasi zitzaizkion enkarguak ailegatzen.

Lore eta landareekin lan egiteak asebetetzen zuela ikusirik eta horretarako aukerak zirela medio abiatu zuen Herbaria proiektua. Lore eta landareekin sormen lanak egiten hasi eta Cianotipia deituriko sormen modua ezagutu zuen. Naturan lore bilketek egin zezaketen kalteak arduratuta erabaki zuen hurrengo pausua, soro bat eskuratu eta bere lore propioak ekoitzi. Inor ikusi nahiko balu badu Instagramen @herba.ria erabiltzailea bilatzea.

 

 

 

 

Kattalin Barber Gutierrez Irati Irratian

Iruzkindu