Bi artista handi batu dira proiektu berri bat garatzeko, Thayaba, kubatar indigenen hitza, kolpe sendoa esan nahi duela. Jorge Sanchezen sorkuntzei kolpe elektrikoa eman dio Txuma Flamariquek. Beste bi lagunekin sortu dute talde berria. Gogo handiekin hartu dute apirilean Atarrabian estreinatu zuten bide berri hau eta are gogotsuago datoz guregana. Honen inguruan aritu zaizkigu gaurkoan Jorge Sanchez eta Txuma Flamariquek egindako elkarrizketan.
Datozen kontzertuak:
– Abuztuak 3, 19:00 Auritzeko Kultur etxean
– Abuztuak 10, ordua zehazteke Otsagabiako Koleto etxean
Jorge Sanchez eta Txuma Flamarique Irati Irratian
