Errotuz prozesuak arlokako talde dinamikak izanen ditu datozen egunotan

Erroibarko etorkizuna elkarlanean eraikitzeko sortu zuten Errotuz prozesua. Maiatzaren 31an aurkeztu eta ondoren hainbat bilkura ireki egin izan zituzten, jende andana batu zelarik deialdi hauetara. Horren ostean datoz arloz arlo eginen diren bilkura deialdiak. Ondarea eta Kultura, Ingurumena eta Trantsizio Energetikoa, Harremanak eta Ongizatea, Etxebizitza eta Hirigintza eta Garapen ekonomikoa izanen dira lan-arlo horiek. Bilkura hauetan arloz arlo dauden elkarte eta norbanakoak gonbidatu egin dituzte, etorkizuneko puzzlea ahalik eta osatuen geratu dadin.

 

Behin parte-hartze bilgune orokorrak eginda orain arlokako bilkurei dagokie eta hauek dira pasa dizkiguten deialdiak:
– Abuztuak 5 Aurizberri-Liburutegi sabaia 18:00-20:00 Ondarea eta Kultura
– Abuztuak 7 Erro- Elkartea 18:30-20:30 Ingurumena eta Trantsizio ekologikoa
– Abuztuak 21 Mezkiritz- Elkartea 18:00-20:00 Harremanak eta Ongizatea
– Abuztuak 26 Orondritz- Elkartea 18:00-20:00 Etxebizitza eta Hirigintza
– Irailak 3 Lintzoain- Udaletxea 16:30-18:30 Garapen ekonomikoa

 

 

 

Prozesua aurkezten izan genuen Joseba Martinez Rey Irati Irratian

Iruzkindu