Muga meategiko proiektuan izan daitezkeen ustelkeri zantzuak ikertu ditzan eskatu diote Nafar Parlamentuari

Koldo edo Cerdan auziaren karietara eratutako ikerketa batzordeari eskakizuna helarazi diete La Bal D’Onsella eta Erreniegako Meategien aurkako Plataformak, Ecologistas en Acción taldeak eta Sustrai Erakuntza Fundazioak. Lan edota proiektu publiko bat ez izan arren auzian berebiziko garrantzia duen proiektu bat badela iritzita, ikerketen arabera hemen sortzen baita trama, eta ikusita bertan izandako kontu ilun zenbait argitzeke daudela eta audio zenbaitetan agertzen direla hori ikertzea eskatu diote Nafar Parlamentuari helarazitako dossierrean. Gogoratu behar da, meatze-ustiatze baimenen afera arlo judizialean irabazi ziotela Geoalcali enpresari Nafarroan bada ere. 

Txostenaren nondik norakoak landu ditugu Enrique Miranda Erreniegako Meategien aurkako plataformako kidearen laguntzarekin.

Aurkeztutako dossierra : Mina mugaren inguruko esleipenen txostena 

 

Enrique Miranda Irati Irratian

Iruzkindu