Orreagako gatazkaren inguruko omenaldia ostirala honetan burutuko du Orreaga Fundazioak

Abuztuaren 15ean Orreagan izandako gatazka oroituko dute Orreaga Fundazioko eta Etxabarrengoa Elkarteko kideek. 778an Karlomagnoren ejertzitua Zaragozatik bueltan Iruñea erre egin zuen eta horrek bertakoengan piztutako erantzun grina izanen da berriz ere aurten oroituko dutena. Iruñeko Erresumaren sorburutzat hartzen den gatazka honek Orreagako inguruak hartu zituen eta bertan Karlomagnoren ejerzituak porrot garrantzitsua jasan zuen. Hori aitzakitzat hartuta oroimen ekitaldia eginen dute ostirala honetan Orreagan eta Ibañetan. Hau guztiaz solastu gara Orreaga Fundazioko Koldo Amatriarekin.

 

 

Koldo Amatria Irati Irratian

Iruzkindu