500 urte bete dira Auritzen 5 lagun erre izan zituztenetik sorginak izandako akusaziopean. Honen karietara Nabarralde fundazioak 5 urtetik hona egin izan ohi dituen jardunaldiak gai honetara bideratu ditu, 1525. urteko Sorgin Ehiza Pirinioan. Kultur astea izanen da lehendabizi abuztuaren 18tik 23ra eta jardunaldiak abuztuaren 23an izanen ditugu. Honen inguruan elekatzen Nabarralde Fundazioko kidea den Iñigo Larramendi izan dugu gurean.
Kultur Astea:
Abuztuak 18-23: “Sorgin ehiza Pirinioetan” ERAKUSKETA ikusgai.
Abuztuak 20 asteazkena (19:00):
Amaia Nausiaren HITZALDIA (euskaraz eta gazteleraz) – “Sorginak, nor ziren?”
Abuztuak 22 ostirala (19:00) :
BISITA GIDATUA (euskaraz eta gazteleraz): “Sorgin-ehiza Auritzeko toponimian”
Informazio gehiago eta izen ematea : Sorgin Ehiza Jardunaldiak
Iñigo Larramendi Irati Irratian
