Aezkoako Egunetik guztiz osatu gabe Orbaizeta izanen da asteburu honetan Euskal Herriko Irakurle taldeen topaleku. Nafar Ateneoak eta Armiarma.eus webguneak Euskarabidearen laguntzarekin antolatu dituzte Kultur Olan zenbait mahai-inguru, ateraldi eta errezitaldi literatura zaleen gozamenerako. Bi egunetarako plan itzela antolatu dute, zeinetan literatura eta Irati batu eginen diren. Hau guztia landu dugu Nafar Ateneoko Ines Castiella Imaz lagunarekin.
Egitaraua : Armiarma-Irakurleak Iratin
Izen ematea: Euskal Herriko Irakurle Topaketak
Ines Castiella Imaz Irati Irratian
