2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio kanpaina betean ditugu AEK-ko lagunak. Euskara eroso ikasi eta bizi lemapean abiatu dute matrikulazio kanpaina baita jendeari informazioa helarazteko bilkurak ere. 18 talde izanen dira osotara Pirinioetako AEK-k bere gain hartuko dituenak, maila guztietakoak gainera. Aurten A1ean hasiberriei Nafar Gobernuak %100a ordainduko die %80aren asistentzia erdiesten badute.
Informazio bilkurak eta taldeen informazioak gaur AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenek eman dizkigu.
Informazio gehiago : garralda@aek.eus / 607642978
Garazi Iribarren Irati Irratian
