Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko diagnostikoa aurkeztuko diete Auñamendietako herritarrei.

Erroibar, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Beteluko Berdintasun zerbitzuak deituta Equala kontsultorak Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko lehen diagnostikoa egiteko lanak hasi zituen duela urtebete. Arlo teknikoko lagunekin edota herritarrekin egindako lan saio desberdinetatik ateratako informazioa hartuta  orain diagnostiko horren informea ondu dute. 

Informe hau aurkeztuko dute jendaurrean hilabete honetan 3 deialdietan. Irailaren 17an Artzibarko jauregian arratsaldeko 18:30tan izanen da lehen bilkura. 2. deialdia irailaren 18an Aurizberriko Liburutegiko sabaian izanen da ordu berean. Azkenekoa Aribeko Aezkoako etxean izanen da irailaren 30ean arratsaldeko 18:30tan.

Honen inguruan aritu gara Equala kontsultategiko teknikaria den eta diagnostikoan lanean aritu den Vanina Vazquez Gentilerekin.

 

 

Vanina Vazquez Gentile Irati Irratian

Iruzkindu