Ordutegia eta Nire herriak irakurtzen du festibala

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan udako ordutegia bergogoratu digu eta uztailaren 30ean izanen den “Mi pueblo lee” festibalaz solastu zaigu, zeinetan Mavi Doñate idazle eta kazetaria izanen dugun Auzperrin irakurleekin momentuak partekatzen. Mari Mar Irati irratian:

Irakurle taldea eta udako ordutegia

Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan irakurle taldearen balorazioa egin dugu asteartean amaitu baitziren ikasturte honetako saioak, Virginie Despentesen King Kong Teoria liburuarekin. Ondoren, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela bergogorazi digu. Mari Mar Agos Irati irratian

Ordutegia eta Nire Herriak Irakurtzen du ekimena

Gaur bueltatu gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosekin egotera. Lehendabizi, ordutegiaren inguruko ohartarazpena egin digu, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela alegia. Bigarrenik “Mi Pueblo Lee” ekimena aurkeztu digu zeina Auzperri aukeratu duten euren ekimenetako bat egiteko. Mari Mar Agos Irati irratian

Hazidun liburutegiak

Gaur Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzain eta artzainarekin egotera. Bertatik egitasmo berri bat ekarri dugu zeina Auzperriko liburutegian izanen dugun hemendik aurrera. Hazidun liburutegiak egitasmoa litzateke Nafarroan 25 bat liburutegik parte hartuko duten ekimena izanik.   Mari Mar Agos Irati irratian

Mari Marren oporrak, nobedadeak eta irakurle taldea

Gaurkoan itzuli gara Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agosekin egotera. Oporretara joatear harrapatu dugu baina tartetxo bat hartu du gurekin egoteko. Berak azaldu digunez datorren aste osoa oporretan egonen da beraz ez da liburutegia irekita egonen. Gogoratu digu ere berritasun pila daudela liburuei dagokionez eta asteartean irakurle taldea batuko dela ere.   Mari Mar […]

Gabonetako ordutegia Auzperriko liburutegian

Aspaldi ez ginela berarekin egoten eta gaurkoan bai egin dugula Mari Mar Agosekin egoteko apustua, urteko azken kolaborazioa egiteko. Kolaborazio honetan liburutegiko funtzionamendu eta ordutegia azaldu digu eta urte berrirarte agurtu dugu elkar.     Mari Mar Agos Irati irratian