Negu-udaberriaren errepasoa eta aste amaiera eta aste santurako iragarpena David de Andresen eskutik

Negu arraroari udaberri arraro baten hasiera jarraitu dio eta horretan jarri dugu arreta David de Andres lagunarekin. Ondoren aste santurako iragarpenarekin sartu gara, hau ere eguraldi aldrebestua dakarrela komentatu digu.        David de Andres Irati irratian

Galuzerrita txokoa: Ikas-bidaira joatearen esperoan azken berriak

Martxoa ekimenez beteta izan dute gure lagunek eta danak konpartitu dituzte gurekin Galuzerrita txokoan. Ez hori bakarrik Berlinera joan aurretiko azken egunean topatu ditugu eta euren bidaia nolakoa izanen den kontatu digute eta baita inbidia apur bat eman ere. Bidai on lagunak, asko gozatu Berlinen! Nabarmendu dute apirilaren 20an Garraldako eskolako jaia izanen dela, beraz […]

Baziren behin 8 liburutegi eta Txikitekarien beharra Aurizberriko Liburutegian

Gaur berriz izan gara Aurizberriko Liburutegian Mari Mar Agosekin batera. Azaldu digu Baziren Behin 8 liburutegi hurrengo ipuinaren esperoan direla ekimenak antolatzeko. Bestalde bere laguntzaileen artean bajak egon direnez txikitekarien beharra du eta beraien bilaketan dabilela komentatu.         Mari Mar Agos Irati Irratian:

Azken elur eta prezipitazioei errepasoa, antizikloia eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Elurra eta euriak pasa ostean baloratzeari ekin diogu David de Andresen eskutik. Ez hori bakarrik, aste bukaera honetarako iragarpena ere helarazi digu. Korrikari dagokinez ostiral arratsalde gauean eta larunbat goizaldean eguraldi lainotua eta tenperatura freskoak espero dira, larunbata egunean zehar eguraldi eguzkitsua izanen dugula adierazi digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Negu eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri digu. Barealdiaren erdian izan gara gaur  David de Andresekin. Berarekin errepasatu ditugu elur geruzak eta asteburuak utzitako datuak eta horren ondotik datorren asteburuaren iragarpenarekin sartu gara.      David de Andres Irati irratian

Gertakizuna eta Jenisjoplin liburuen inguruan aritu ziren Aurizberri eta Agoitzeko Irakurle taldeek

Mikel Antzak gidatutako irakurle taldeek bi emakume idazle haundien obretan murgildu ziren aurrekoan euren literatur solasaldietan, alde batetik Annie Ernauxen Gertakizunan eta bestetik Uxue Alberdiren Jenisjoplinen. Annie Ernauxekin batera Mikelek Aurizberriko literatur zaleei ere gomendatu zien Ramon Saizarbitoriaren Egunero Hasten delako irakurketa gehigarri gisa. Auzperriko Irakurle Taldea- Martxoak 19 Belatz komikigilearen Gerezi Garaia Agoitzeko Irakurle […]