Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, asteartero bezala, saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Esteribarko Gazteek antolatutako tailerren inguruan solasten, bertako kidea den Saioa Ventura eduki dugu. Bukatzeko Auritzeko Kontramapa ekimenaren aurkezpena ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Mila Beldarrain idazlearekin hasi dugu,” Corisanda de Baigorri” bere nobela ezagutzeko.Ondoren Hala Bedi irratikoek Dominique Ameztoy Lurzaindiako lagunari eginiko elkarrizketa ekari dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa eduki dugu, adimen artifizialaren mugak lantzen zuena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu […]

Zahartze aktiboari EUTSI!

Horretara dator Eutsi kooperatiba, zahartze aktiboa sustatzera jada zahartzen dagoen Pirinioko gizarte honetan zerbitzua ematera. Horretaz solasteko Gonzalo Celay izan dugu kooperatibako kidea. Euren lana errepasatu eta etorkizunera begira jarri gara, aurki Aezkoan zerbitzua zabaltzea adostu dute eta. Ez hori bakarrik, proiektua, iazko Hasi Gazte sarietan gazte iniziatiben alorrean jaso zuen lehen saria. Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, saioa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Eutsi zahartze aktiboa sustatzen duen kooperatiba ezagutzera pasa gara, Gonzalo Celayren laguntzarekin. Bukatzeko G7aren Kontragailurra aurkezteko Hala Bedi irratikoek Izaskun Goienetxea Askapenako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saiorako ostiraleko Landarteren inguruko elkarrizketa berreskuratu dugu, tailerren ordutegia bergogoratzeko. Ondoren Naiz irratikoek Bel Pozuetari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, 1000 egun daramazkite eta Altsasuko gazteak gartzelan. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa eduki dugu pertsona ezinduen pentsamendua irakur dezakeen sistema lantzen duena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]