Egun on, Auñamendi!

Gaur, saioa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Hantxe izan dugu Martin Juanena bere kronika pasatzen. Ondoren, Eutsi zahartze aktiboa sustatzen duen kooperatiba ezagutzera pasa gara, Gonzalo Celayren laguntzarekin. Bukatzeko G7aren Kontragailurra aurkezteko Hala Bedi irratikoek Izaskun Goienetxea Askapenako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saiorako ostiraleko Landarteren inguruko elkarrizketa berreskuratu dugu, tailerren ordutegia bergogoratzeko. Ondoren Naiz irratikoek Bel Pozuetari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, 1000 egun daramazkite eta Altsasuko gazteak gartzelan. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa eduki dugu pertsona ezinduen pentsamendua irakur dezakeen sistema lantzen duena. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Armak, mass media eta errepresioa

Beti bezala aktualitatea ekartzen digu eta hori da Karlos Bueno Patoren bisita jasotzearen arrazoia. Gaurkoan estatu espainolak armekiko duen jarrera salatzea, honen barnean Iratin egiten dabiltzan maniobrak barnebilduz. Mass Medien jarrera ere salatzeko parada hartu du eta bukatzeko errepresioaren inguruko bi kasu ekarri dizkigu gogora. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, Karlos Buenoren kolaborazioa izan dugu. Gaurko saioan beti bezala aktualitateaz solasten aritu gara. Saio honetan Virginia Santos eta Teresa Sabaté izan ditugu Auritzen izanen den Landarte:Kontramapa egitasmoa aurkezten. Bukatzeko Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika jasotzera. Eta, nola ez, berriak, eguraldia, agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa […]

Orreagako gatazka gogora ekartzeko 2019ko ekimenak

Orreagako gatazkaren urtemuga ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte eta horien inguruan elekatzeko Mikel Del Rio izan dugu Orreaga 778ko kidea bera. Berak aipatu digu arlo istorikoan berebiziko garrantzia izan zuela Orreagako eta horrexegatik dela garrantzitsua urtero bergogoratu eta zabaltzea bertan gertatutakoa. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Sumangali edo emakumezkoen esklabutza Indian

Abuztuaren 1ean hasi eta 15a bitarte Orbaitzetako udaletxean erakusketa bat dugu, “Sumangali” izenburua duena, emakumezkoek Indiako ehungintzan jasaten duten esklabutza azalerazten duena. Hortaz solasteko Idoia Ortabe izan dugu Bake eta Elkartasun fundazioko kidea bera, zeinak azaldu digun zergatik antolatu duten erakusketa hau. Ordutegia: 10,30 h. a 14 h. / 17 h. a 20 h. Kartela: […]

Euskeraren erabilera eta Manex eta txerrikumeak

Gaurko saioan, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa izan dugu. Oraingo honetan euren familian gertatzen den egoera baten inguruko hausnarketa plazaratu du, euskeraren erabileraren ingurukoa. Hau amaituta Manex gaztetxoaren 35. istorioa kontatu digu, txerrikume batzuekin izandako hartu-emanaren inguruan darabilena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararen erabileraren inguruko hausnarketa bat eta Manexen 35. istorioarekin etorri zaigu. Gero, La Reina Flower taldeko Arantxa Ogeta izan dugu Orbaitzetan gaur izanen duten kontzertuaz solasten. Ondoren Idoia Ortabe izan dugu Orbaitzetan den Shumangalli erakusketaren nondik norakoak azaltzen. Bukatzeko Orreaga 778ko kidea den Mikel del Rio […]