Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Abaurregainan hasi dugu, bertako Xeiak hastear zirela Oihane Ordoñezekin egon gara jai giroa dastatzen. Gero, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin jarraitu dugu. Gaurkoan Manex eta zerrama titulua duen istorioa ekarri digu gure lagunak, baita Auritzeko Sanjuanen bi puntualizazio ere. Bukatzeko Artzibarrera joan gara Tere Iribarrenekin egotera eta Artzibarko Etxeak liburuaren inguruan solastera. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Saio hasieran Hala Bedi irratikoek Basket Breaks Borders ekimeneko kidea den Oihanari eginiko elkarrizketa jarri dugu ekimena bera ezagutzeko. Bigarrengoan Karrape irratira egin dugu bisita, baina ez dugu Unai Zabaleta topatu. Bukatzeko Agoitzera joan gara Ernaiko kidea den Iñaki Itoizekin Independentzia egunaren baitan solastera.Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Ekainaren […]

Abaurregainako bizipenak txuri-beltzean

Gaurkoan Abaurregainara joan gara. Xeien atarian daude eta ostegunean xeien egitarauaren baitan Abauarregaina bizipenak txuri-beltzean liburuaren aurkezpena dute. Horretaz elekatzeko Blanca Carballo izan dugu. Abaurregainan neguan helduendako argazki tailerran egindako lanak aprobetxatuta egin dutela liburua azaldu digu Blancak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Martin Juanenaren laguntzarekin hasi dugu Aralar irratian. Ondoren, Abaurregainara joan gara Blanca Carballorekin solastera, ostegunean Abaurregaina, bizipenak txuri-beltzean liburua aurkeztuko baitu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark Saioa izan dugu mikroorganismoak eta asmaren ingurukoa.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioaren hasieran, Jokin Urainek idatzitako Amaren Etxea liburuaren ale bat zozketata bergogoratu dugu. Ondoren Euskalerria irratia bisitatzen jarraitu dugu, bertatik Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzeko. Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Dominique Amestoy Lurzaindia egitasmoko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, euren ekimenaz informazio gehio edukitzearren. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]