Udako ordutegia, Kataluniako formakuntza eta Baziren behin 8 liburutegi

Gaurkoan, Mari Mar Agos  indarberrituta itzuli zaigu. Saio honetan, udako ordutegiaz mintzatu gara. Ezin aukera pasatzen utzi azken egunetan Katalunian bizitako esperientziaz solasteko. Bukatzeko Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaren inguruan hitz egin dugu, oraingoan “El Pez Arcoiris” liburua landuko da. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, Auzperriko liburutegian hasi dugu Mari Mar Agos kolaboratzailearekin batera. Berarekin liburutegiko azken albisteak errepasatu ditugu. Ondoren Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu, zientzialariek pasa behar duten burokraziaz solasten. Bukatzeko Hala Bedi irratiko lagunek Idoia Arraiza Skolae programan aritutakoari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Egun on, Auñamendi!

Saio hasieran Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurko honetan 2019ko erronken inguruan hitz egiten jarraitu dugu. Bigarrengoan Karrape irratira egin dugu bisita, zeinetan Unai Zabaleta lankidearen eskutik Leitzaldeko kronika jaso dugun.Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Ekainaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, nahiz eta asteartea izan, Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu, bertatik Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzeko. Ondoren bigarren bisita bat egin dugu. Xorroxin irratian izan gara Julen Zelaietarekin bertako berriak hartzen. Ikasturteko azken kronika izan da, irailean indar-berrituta itzuliko zaigula zin egin digu. Bukatzeko zozketa baten berri eman dugu. Jokin Urainek idatzitako Amaren Etxea […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, lehendabizi Karlos Bueno izan behar genuen baina ezin izan duenez, bere kolaborazio baten zatia hartu dugu, gure esatariak pairatuko duen makroepaiketa lantzen zen elkarrizketa alegia. Ondoren Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan . Bukatzeko Irulegi irratitik bideratutako berriak eskaini ditugu. Eta, nola ez, zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 14ko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex eta ehiza titulua duen istorioa ekarri digu gure lagunak. Ondoren Hala Bedi irratiko lagunek Pape Niang Mbolo elkarteko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Ondarearen inguruko jardunaldiak eta margo lehiaketa

Gaurkoan Latsaga abesbatzako kidea den Idoia Insausti izan dugu, Urrotz Hirian asteburuan izanen diren Ondarearen inguruko jardunaldietaz eta margo lehiaketaz elekatzen. Berak azaldu digu zergatik ospatzen diren jardunaldiak, baita zer nolako programazioa izanen dugun ere. Bukatzeko margo lehiaketako irizpideak eman zitzan aprobetxatu dugu. Kartela: Margo lehiaketako triptikoak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Saioaren hasieran Hala Berdi irratikoek Gabriella Nururekin izandako elkarrizketa ekarri dugu feminismoaz eta antiarrazismoaz solasten. Ondoren Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika ematen. Bukatzeko Idoia Insausti Latsaga abesbatzako kidea izan dugu Urrotz Hirian izanen diren Ondarearen inguruko jardunaldiaz eta margo lehiaketaz hitz egiten.Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: […]