Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Euskalerria irratia bisitatatzen hasi dugu Mikel Bujandak prestatutako kronika jasotzeko. Ondoren Naiz Irratiko lagunek Amaia Izkori eginiko elkarrizketa ekarri dugu uztailaren 5eko mobilizazioaz jabetzeko. Bukatzeko Hala Bedi irratikoek Maider Mendizabal Emakume Pilotarien elkarteko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera, euren ekimenaz informazio gehio edukitzearren. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, lehendabizi Karlos Bueno izan dugu bere kolaborazioarekin. Egunerokotasunaren analisi zorrotza egin dugu beraren laguntzaz. Ondoren Mirari Zabaltza bisitatzera joan gara Orbaitzetako Xeien inguruan solastera. Bukatzeko Amaren etxea liburuaren zozketa egin dugu Mitxel Irigarayk saria lortu duelarik. Zorionak!. Eta, nola ez, zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 28ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Abaurregainan hasi dugu, bertako Xeiak hastear zirela Oihane Ordoñezekin egon gara jai giroa dastatzen. Gero, Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin jarraitu dugu. Gaurkoan Manex eta zerrama titulua duen istorioa ekarri digu gure lagunak, baita Auritzeko Sanjuanen bi puntualizazio ere. Bukatzeko Artzibarrera joan gara Tere Iribarrenekin egotera eta Artzibarko Etxeak liburuaren inguruan solastera. Eta, nola […]

Egun on, Auñamendi!

Saio hasieran Hala Bedi irratikoek Basket Breaks Borders ekimeneko kidea den Oihanari eginiko elkarrizketa jarri dugu ekimena bera ezagutzeko. Bigarrengoan Karrape irratira egin dugu bisita, baina ez dugu Unai Zabaleta topatu. Bukatzeko Agoitzera joan gara Ernaiko kidea den Iñaki Itoizekin Independentzia egunaren baitan solastera.Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Ekainaren […]