Musika elektronikoa, Manexen eskutik
Izenburua: Otsailaren 2ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaistek
Izenburua: Otsailaren 2ko saioa Iraupena: 1:00 ordu Klikatu hemen saioa jaistek
Gaurko saioa, bi bisita egiten hasi gara. Lehenik Euskalerria irratira jo dugu , non bere zitara ezin falta Mikel Bujanda topatu dugun iruñerriko kronika pasatzeko. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Bidasoa eremuko berriak jasotzeko. Bukatzeko Andres Bidarteren kolaborazioa izan dugu animalien traumatismoen ingurukoa. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]
Aurreko astean beste bi ekintzailerekin batera Saharatik kanporatua izan zen Alberto Jolis . Gaur bere esperientzia kontatzen izan dugu. Berak onartu digunez aurretiaz planteatu zituzten helburu guztiak beteta itzuli direla etxera eta ohartarazi gaitu saharariarren egoera oso larria dela. Aurreratu digunez, datorren otsailaren 23an Aezkoan hitzaldi bat antolatzen dabiltza ikusitakoa azaltzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Gaurko saioa, Marokotik kanporatutako Alberto Jolisekin batera hasi gara, euren esperientzia jasotzen. Ondoren Irulegi irratiko berriak izan diugu .Bukatzeko, ostiralero bezala, Julian Gabas bisitatzera joan gara, Juan Pitoko iglura Erronkariko kronika jasotzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 1eko saioa Iraupena: 2:00 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurkoan, Mari Mar Agosekin izan gara bere ohiko kolaborazioarekin. Lehendabizi, bibliofurgoaren inguruan ibili gara hizketan, elurra dela eta ez dela erabiltzen ausartu komentatu digu. Gero, beste 7 liburutegiekin batera antolatutako “Baziren behin 8 liburutegi” ekimenaz aritu gara, zeinetan aurrekoan 7 antxumeak istorioa landu zuten eta hurrengoa berunezko soldaduaren istorioa. Bukatzeko abisua pasa du otsailaren 11tik […]
Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Ondoren Mari Mar Agosen kolaborazioa izan dugu zeina bibliofurgoaren eta liburutegietako ekimen bateratuen inguruan aritu zaigun. Bukatzeko Idoia Zabaltzaren kolaborazioa izan dugu, Korrikaz eta parlamentuko euskara batzordearen ondorioetaz elekatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]
Igandean amaitu zen Auñamendiko Euskal Herriko Mus Txapelketa sailkatze saioa. Horretaz solasteko Mitxel Irigarai izan dugu. Berarekin errepasatu ditugu izandako saio ezberdinak eta jakin izan dugu bi bikote izanen direla Nafarroako finalean. Zorionak Carlos eta Iñaki Saragueta! Zorionak Manex Pedroarena eta Ander Barberena! Zorionak ere parte hartu zenuten guztioi! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko
Gaurko saioan Mitxel Irigarairekin izan gara Euskal Herriko Mus Txapelketako zonaldeko kanporaketaren errepasoa egiteko. .Ondoren Hala Bedi irratiko lagunek Lander Arbelaitzi eginiko elkarrizketa jarri dugu, Argia astekariaren 100. urteurrena dela eta . Bukatzeko Elhuyar Fundazioko Quark saioa izan dugu, Ipar polo magnetikoa ikertzen. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu!Entzun! Izenburua: Urtarrilaren […]
Gaurko saioa berezia izan da. Lakabeko umeak etorri dira saio berezia egitera. Bertan egonik, abestu, txisteak kontatu eta elkarrizketa bat egiteko aukera eduki dute. Eskerrik asko Dembha, Mael, Nira, Kimey, Téo, Izar, Inaitz eta Eder! Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 29ko saioa Iraupena: 20 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurko saioa, bi bisita egiten hasi dugu. Lehenik Euskalerria irratira jo dugu Mikel Bujandarekin solasteko. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Andres Bidarteren tratamenduen inguruko kolaborazioa berreskuratu dugu ezin izan baitu gurekin gaurkoan egon. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]