ZAINDU ETA ZAINTZEA, BIAK OSO GARRANTZITSUAK

Gaurkoan, aurreko saiotik kolkoan geratutako zaindu eta zaintzeari lotutako hainbat kontu partekatu ditugu. Ondoren Jose Ignacio Ubauk zaindu beharreko pertsona eta zaintzen duen pertsona, biak zaintzearen garrantziaz elekatu digu, nola aurre egin egoero horri, eta erabakiak nola hartzeko gomendio batzuk eman dizkigu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi !

Gaurkoan, Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzen. Gaur migranteen eguna izanda, gai hau landu dugu. Asteburuan Bizkaiako bertso finala jokatu eta gero saio hartako audio batzuk entzuteko aukera izan dugu, Onintza Enbeitiak txapala irabazi eta gero botatako bertsoarekin tarte hau amaitu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on Auñamendi !!!

Gaurkoan, lehenik eta behin, Xorroxin irratiko Julen Zelaietarekin izan gara baztan eta inguruko kronika egiten. Ondoren Ohianerekin hitzegiteko aukera izan dugu, Garraldako musika eskolako irakaslearekin, guar artxaldeko 18:00etan egingo den eguberriko kontzertuari buruz. Euskal Herri irratiko lagunekin hitzegin dugu, Iruñerriko kronika kontatu digu Mikel Bujandak. Andres Bidartek astelenero legez, gaurkoan abereen frakturei buruz elekatu digu. […]

Erraietatik ateratzen den oihua

Bi aste pasa dira, Irrintzia irizpide izandako Erraiak dokumentalaren estreinalditik. Dokumentalaz solasteko Ekain Martinez de Lizarduy izan dugu, dokumentalaren zuzendari eta gidoigilea. Berak lagunduta lanaren prozesu osoa errepasatu dugu, jakinda gure zonaldeko Karmele eta Koldobike agertzen direla bertan. Berak aipatu digun moduan estreinaldia bikain joan zen, oso nabarmena izan zela jendea hunkiturik irten zela filma […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Karlos Buenok gidatzen duen Lehoskotik atalarekin hasi dugu, errealitateak emandako popurri batekin. Botereaz, elikaduraz eta oroimenaz aritu gara elekatzen. Ondoren Ekain Martinez de Lizarduy izan dugu ,Erraiak dokumentalaren inguruko zertzeladak errepasatzen. Nola ez, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika jasotzeko. Bukatzeko Irulegi irratiko lagunek bidalitako kronika eskeini dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko […]

Aezkera bilgioa Hiriberrin

Datorren igandean izanen da, arratsaldeko 17:00etan. Hortaz elekatzeko Bittor Aroskoa izan dugu. Berarekin Zerika taldearen helburuak eta bilgioaren nondik norakoak errepasatu ditugu. Beraien ekimenak diruz hornitzeko kamisetak eta Xamarrem Etxera Bidean liburua eros dezakegu, kamisetak elekatumokartean@yahoo.es helbidean eskatuz eta liburua Aribeko gasolindegian zein Garraldako ostatuan erosiz. Kamisetak 13€ prezioa dute eta liburuak 14€ Kartela Kamiseta […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa,Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 24. atala izan dugu, Manex eta Hormatxoria izenburua duena. Ondoren, Info 7ko lagunek Sortuko kidea den Eneko Compainseri eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bertan bere tortura salaketaren nondik norakoak azaldu ditu Enekok. Bukatzeko, Zerika Aezkera taldeko kidea den Bittor Aroskoarekin elkartu gara igandeko bilgioaz elekatzeko. Eta, nola […]