Berandu izan baino lehen, Orain Presoak!

Larunbat honetan presoen aferaren inguruko bi hitzordu nagusi daude Bilbon eta Baionan. Hauen inguruan aritzeko Sareko bozeramailea den Inaxio Oiartzabal izan dugu. Berarekin batera presoen gaur egungo egoeraz aritu gara eta nola ez azpimarratu egin digu egoera iraultzeko guztion aportazioa ezinbestekoa dugula. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoa, Cristina Saura Blanco Garraldako bizilagunarekin hasi dugu, arratsaldean izanen diren memoria jardunaldien eta bertan aurkeztuko den informearen inguruan solasten. Ondoren Sareko Inaxio Oiartzabal izan dugu, Orain presoak dinamikaren ingurukoetaz hitz egiten. Bukatzeko Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manex bihurriaren 25. atala izan dugu, Manex eta zuloa izenburua duena. Eta, nola ez, berriak, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubaurekin zita eduki dugu zainketaren inguruan aritzeko. Gero Unai Zabaleta bisitatzen jarraitu dugu Leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko Eguzki Irratiko Ander Otanorekin konexioa egin dugu Maravillas gaztetxearen hustutzearen inguruko azken ordua jasotzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Esteribarren parte hartzea eta informazioa bermatzeko erreminta

Halakoa da Esteribar Part dinamika. Dinamika honen baitan ostegunean mugikorretarako aplikazio berria aurkeztuko dute eta bilkura lehen saio praktiko bat egiteko balioko dute. Honen inguruan solasteko, Esteribarko alkatea den Mikel Gastesi izan dugu. Lege-aldi honetan parte-hartzea bermatzea izan dute helburu eta bide horretan hainbat bide jarri dituzte, lan saioak, aldizkaria eta mugikorretarako aplikazioa. Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, Esteribar bisitatzen hasi dugu. Bertatik, Esteribarko alkatea den Mikel Gastesik Part Esteribar dinamikaren inguruan aritu zaigu. Ondoren, Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu 2018ko albiste aipagarrienak errepasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 8ko saioa Iraupena: […]