Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, Mikel Bujandarekin Euskalerria irratian izan gara Iruñea eta Iruñerriko kronika jasotzen lehenik. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Info 7ko Kalegorrianeko lagunek Igor Arroyo LAB sindikatuko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu sindikatu honek aurkeztu berri duen hezkuntza proiektuaz hitz egiteko. Eta, nola ez, berriak, […]

Estrasburgo, Altasu eta Euskara

Gaurkoan, aspaldiko partez, Karlos Bueno Patoren kolaborazioa izan dugu, Lehoskotik atalarekin. Aktualitateari so, gaiak soberan ziren baina azkenean Estrasburgok emandako epaiaz aritu gara lehendik. Ondoren Vox eta Ciudadanosek Altasun egin behar duten agerraldiaz ere solasteko parada izan dugu. Bukatzeko Kontseiluak deitutako mobiliazioaz aritu gara. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Emakumeek Pirinioa ehuntzera doaz

Beraien arteko elkarlana eta indarra ehunduz Pirinioa gorpuztera eta boteretzera eramango gaituzte, behintzat hori ondoriozta genezake. Horretaz hitz egiteko, Gaztelu elkarteko kidea den Amparo Viñuales izan dugu. Berarekin errepasatu ditugu larunbatean Erronkarin izanen diren Pirinioko emakumeen topaketak. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan aspaldiko partez, Lehoskotik atalarekin hasi gara, Karlos Buenorekin alegia. Berarekin Estrasburgoz, Altsasuz eta Kontseiluaren mobilizazioaz aritu gara. Gero Amparo Viñualesekin izan gara Pirinioko emakumeen topaketen inguruan elekatzen. Ondoren Erronkariko bailaran jarraituz Julian Gabas bisitatu dugu hango kronika luza zezan. Bukatzeko Irulegi irratiko lagunek bidalitako kronika eskeini dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , […]

Nafarroan euskara ofiziala BEHINGOZ

Hori da larunbat honetan helaraziko den mezua, Kontseiluak deitutako mobilizazioan. Gaur, mobilizazio performatibo honetaz eta euskararen egoeraz mintzatzeko, Kontseiluako kidea den Zigor Etxaburua izan dugu. Hainbat irteera puntuetatik hasitako zutabeek elkargunea izanen dute Autobus geltokiko zelaietan, Kontseiluak eta euskaldun zein euskaltzaleek ere, legeak ezartzen dituen zonifikazioak eremu euskaldun batean batu nahia irudikatu nahi dela azaldu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa, Kontseiluako kidea den Zigor Etxaburuarekin hasi dugu larunbateko mobilizazioaz eta euskararen egoeraz mintzatzen. Bukatzeko Info 7ko lagunek Naturkoneko partaide den Rafa Perezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu EAEn Pinuaren inguruan gertatzen ari denaz jabetzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Esara martxa

Uztailean izan ginen berarekin eta oraingoan ere itzuli behar izan gara gure hurrengo gonbidatuarekin hitz egitera. Gaur, Esa urtegiaren handitzearen kontrako plataformako kidea den Iker Aramendiarekin izan gara egitura edo proiektu horren inguruko berriak ote zeuden jakiteko. Nola ez, probestu dugu galdetzeko zertan datzan igandeko martxa eta berak atsegin handiz azaldu digu nola izanen den […]

Barruak elikatzeko Kabiak

Lan ikaragarria egiten dabil Kabiak egitasmoak okupatutako Saharan. Bubisher proiektuan bere urratsa uzteko jaiotako proiektua dugu eta ez horretarako bakarrik, Saharan liburutegiak eraiki eta elikatzeko ere. Gaurkoan, honetaz elekatzeko bertako kidea den Josu Jimenez Maiarekin izan gara eta berak maisuki azaldu digu zertan datza proiektua eta zein den Saharako egoera Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Zangotza bisitatzen hasi dugu, bertatik aritu bait zaigu Esa gehiago ez plataformako kidea den Iker Aramendia, igandean izanen den martxaren ingurukoak aipatzen. Gero Unai Zabaleta bisitatzen hasi dugu Leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko Josu Jimenez Maia izan dugu Kabiak proiektuaren inguruan elekatzen. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzen. Ondoren Info 7ko lagunek Feministon Herriako kide diren Jone Berriozabal eta Eneritz Arzalluseri eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu pertsonek 5000 aurpegi inguru memoriza ditzazkekegula dioen ikerketa ezbaian jarriz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]