Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Unai Zabaleta bisitatzen hasi dugu Leitzaldeko kronika jasotzeko. Ondoren Lourdes Arregiren Kaparren inguruko elkarrizketa ekarri dugu kontzintziatzen jarraitzeko. Bukatzeko Info 7ko lagunek La Directa kazetako kidea den Jesus Rodriguezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu Kataluniako egoeraz jabetzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Urriaren 10eko saioa Iraupena: 2:40 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzeko. Ondoren Josetxo Goia Ariberi eginiko elkarrizketa ekarri dugu gogora, igande honetan Jito Alai ikuskizuna Agoitzen eskainiko bait du. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu aurtengo Nobel Sarien inguruko informazioa emanez. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, lehendabizi Mikel Bujandarekin Euskalerria irratian izan gara Iruñea eta Iruñerriko kronika jasotzeko. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, oraingoan ere Fernando Anbustegirekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Andres Bidarterekin ardien garun parasitoen eta zaldien hanken inguruan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren […]

Musika eskolan ikasitakoari jarraipena

Hori da finean Ozenki Txistulari taldeak egiten duena, Tolosako udal musika eskolan ikasitakoa praktikan jarri emanaldien bitartez, hala adierazi digu Jon Garmendiak berarekin egin dugun elkarrizketan. 25 eta 30 urte tartean darama taldeak Euskal Herriko hainbat txoko alaitzen eta asteburu honetan Auritzen izanen ditugu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik Karmele Galarza izan dugu Gure Aizpea elkarteko kidea, aurten abian jarri dituzten ikastaroen inguruan hitz egiten. Gero Jon Garmendiarekin aritu gara Ozenki Txistulari taldeaz elekatzen. Bukatzeko Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 5eko saioa Iraupena: 2:45 […]

Biktima ororen aitortza eta erreparaziorako mekanismoak helburu

Gaur Foro Sozialeko kidea den, Teresa Todarekin izan gara. Berarekin Foro Sozialaren ibilbideaz eta asteburu honetako jardunaldien inguruan hitz egiten aritu gara. Biktima ororen aitortza aintzat hartuta hausnarketa saioak eginen dituzte ostiral eta larunbatean Iruñean eta Bilbon. Jardunaldien kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, Teresa Toda Foro Sozialeko kidea izan dugu asteburu honetako jardunaldien inguruan hitz egiten. Bigarrenik Xanti Begiristain izan dugu Bidankoze eta Garraldan izandako gertakarien inguruan solasten, oztopo arkitektonikoak direla eta. Bukatzeko Irulegi irratiko lagunen kronika izan dugu aspaldiko partez. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 4ko saioa […]

Edadetuen nazioarteko eguna eta bakardadea

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Urriak 1a Edadetuen nazioarteko eguna zela aprobetxatuz haien inguruan aritu gara, batez ere, hainbat adineko gizon emakumeak pairatzen duten bakardadeaz. Bakardade sentsazio hori saiheste bidean hainbat gomendio eman dizkigu Jose Ignaciok. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]