Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu, zeinetan kezketaz, pentsamendu negatiboetaz eta egunerokotasunean izan beharreko baloreetaz aritu zaigun. Gero Karrape Irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Iraultza txikien asanblada

Zubietan, asteburu honetan ekintzez beteriko ekimena dugu Iraultza Txikien Asanblada eta horretaz elekatzeko ekimena antolatzen dabilen Irantzu Jauregi izan dugu. Ostiral honetan hasi eta norbanakoen konplizitateetatik lor daitekeena irudikatu, hausnartu eta alternatibak praktikan jarriko dituzte 3 eguneko programa oparoarekin. Irantzuk argudiatu digunez ez da gazteei zuzendutako ekimena, baizik eta herri mugimendutan ibilitako edota interesaturik dagoen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu hango berriak ekartzen. Ondoren Iraultza Txikien Akanpadako antolatzailea den Irantzu Jauregi izan dugu egitasmo berri hau aurkezten. Bukatzeko Info7ko lagunek Frankismoko krimenen kontrako plataformako kide den Josu Ibargutxiri eginiko elkarrizketa eduki dugu Erorien monumentuaz eta Frankoren deshobiratzeaz mintzo. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan asteburuak utzitako hotsak eta ahotsak izan ditugu saioa hasten. Ondoren Auritzeko Osasun etxekoek eskatu bezala Lourdes Arregiren kaparren inguruko solasaldia jarri dugu . Bukatzeko Andres Bidarterekin Intsektuen ziztadez , plazentaz eta sekundinaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik Izaskun Zabaltza izan dugu AEK-ko matrikulazioaren inguruan hizketan. Gero atzoko OPPOSAko eraikinaren inguruko lan saioa ekarri dugu saiora. Ondoren Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 14ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Aezkoa-Amerika XIX. mendean

41. Aezkoako egunaren baitan aurkeztuko digu bere tesia Aezkoako emigrazioa XIX. mendean goiburupean eta horregatik izan dugu gaurkoan Amaia Iraizoz . Garrantzi handiko giza mugimendua izan zen mende hartan berak aipatu digunez (Garraldan eta Garaioan batez ere) eta kuriosoena edo zirragarritzat duen datu bat ikustea garai hartan nola 12 urteko neskatxak hartzen zuten Ameriketarako bidea. […]

Zaraitzu eta almadiak

Binomio honetan sakontzeko proiektua aurrera atera dute Ezkarotzeko Bilguak, Otsagiko Natur Interpretazio zentruak,Gentiana Servicios Ambientales del Pirineo enpresarekin batera. Enpresa horretakoa dugu Silvia Erlantz eta saioan Zaraitzun Almadiaren garrantziaz jabetuaraziko duen proiektuaz aritu zaigu. Datorren Urriaren 12an aurkezpen ofiziala izanen da Larrazkeneko festan. Egitaraua: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Zaraitzu ibarra bisitatzen hasi dugu eta hantxe Silvia Erlantz topatu dugu Ezkarotzeko Bilguak almadien inguruan ateratako proiektuaz berba egin zedin. Bigarrenik Amaia Iraizoz izan dugu Aezkoak XIX. mendean bizi izan zuen emigrazioaren inguruko tesia azaltzen. Bukatzeko aspaldian gurekin egoten ez zen Idoia Zabaltza izan dugu Euskaraldiaz mintzatzen.. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

XLI. Aezkoako Eguna

41. edizioa dugu eta lanean dabiltza antolatzaileak. Gaurkoan Aezkoako Egunaren inguruan solasteko Joxe Etxegoien Xamar izan dugu gurean. Berarekin batera egitaraua errepasatu dugu eta baita ere azaldu gurean indianoek eduki duten garrantzia. Aezkoako egunaren biziraupen ekomomikorako berak aipatu bezala oso garrantzitsua da bazkarira apuntatzea beraz animo! Egitaraua: Aezkoako Gazte gaua: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]