Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, astelehenero lez Mikel Bujandarekin Euskalerria irratian izan gara Iruñea eta Iruñerriko kronika jasotzen. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, Julen Zelaietarekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Gorka Torrerekin Irabia biltzarreko kidearekin igandean Behorlegin izanen den Baratzeen egunaz aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren […]

Gripearen aurkako txerto kanpaina

Gaurkoan, Maria Angeles Munarriz astelehenean hasiko den gripearen aurkako txerto kanpainari buruz aritu zaigu. Berarekin batera errepasatu dugu zer egin behar den txertoa jasotzeko baita zeintzuk diren arrisku gehien dituzten giza-taldeak. Argiki aipatu digu zita eskatu behar dela txertoa planifikatzeko eta nola ez bere inportantzia, txertoarena, azpimarratu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Bertsolari, bertsolaritzari eginiko begirada

Hori da gure hurrengo gonbidatuak egin zuena.Gaur, saioan, Asier Altunarekin izan gara bere ibilbidea errepasatzen lehendabizi eta igandean, Mezkiritzeko elkartean eskainiko den Bertsolari dokumentalaz aritu gara. Bere lan kuttunenetakotzat dauka lana, nahiz eta ezkeroztik bertso-enpatxoa duela aitortu digun. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan hasieran Asier Altuna izan dugu Bertsolari dokumentalaz inguruan hitz egiten. Gero Maria Angeles Munarrizekin, Auritzeko Osasun etxeko medikuarekin aritu gara gripearen aurkako txertoaren kanpainari buruz hizketan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 11ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Unai Zabaleta bisitatzen hasi dugu Leitzaldeko kronika jasotzeko. Ondoren Lourdes Arregiren Kaparren inguruko elkarrizketa ekarri dugu kontzintziatzen jarraitzeko. Bukatzeko Info 7ko lagunek La Directa kazetako kidea den Jesus Rodriguezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu Kataluniako egoeraz jabetzeko. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Urriaren 10eko saioa Iraupena: 2:40 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanenarekin izan gara Larraun-Lekunberriko kronika jasotzeko. Ondoren Josetxo Goia Ariberi eginiko elkarrizketa ekarri dugu gogora, igande honetan Jito Alai ikuskizuna Agoitzen eskainiko bait du. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu aurtengo Nobel Sarien inguruko informazioa emanez. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan, lehendabizi Mikel Bujandarekin Euskalerria irratian izan gara Iruñea eta Iruñerriko kronika jasotzeko. Ondoren Xorroxin irratira jo dugu, oraingoan ere Fernando Anbustegirekin egoteko, Baztan eta Bortzirietako kronika eman zezan. Bukatzeko Andres Bidarterekin ardien garun parasitoen eta zaldien hanken inguruan aritu gara. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren […]

Musika eskolan ikasitakoari jarraipena

Hori da finean Ozenki Txistulari taldeak egiten duena, Tolosako udal musika eskolan ikasitakoa praktikan jarri emanaldien bitartez, hala adierazi digu Jon Garmendiak berarekin egin dugun elkarrizketan. 25 eta 30 urte tartean darama taldeak Euskal Herriko hainbat txoko alaitzen eta asteburu honetan Auritzen izanen ditugu. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik Karmele Galarza izan dugu Gure Aizpea elkarteko kidea, aurten abian jarri dituzten ikastaroen inguruan hitz egiten. Gero Jon Garmendiarekin aritu gara Ozenki Txistulari taldeaz elekatzen. Bukatzeko Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urriaren 5eko saioa Iraupena: 2:45 […]