Ibilian etorkizunean urrats bat marraztera doaz!

Hori da Ikasle Abertzaleak-eko kideek helburu dutena. Gaurkoan Ikasle Abertzaleak ikasle sindikatuko kide den Mikel Goikoetxea izan dugu gonbidatu gisa, bihartik aurrera Sakana zeharkatuko duen Eskola Ibiltariaz solasteko. Mikelek argi azaldu digu zeintzuk diren ekimenaren helburuak, elkar ezagutza eta formakuntza nagusi izanda ere aisialdi saioak ere izanen dira. Info gehiago: Eskola Ibiltariaren web orria Egitaraua: […]

Agotzenea, indarberrituta, udan ere aurrera darrai

Hala ondoriozta genezake ikastaroetan izen emate epea ireki bait dute.Gaurko saioan Ander Magallon proiektuaren promotorearekin egon gara. Berarekin Agotzenearen jarraipen azkar bat egin dugu, proiektua zein puntutan dagoen jakitearren. Berak aipatu lez aise ari dira helburu formatiboak lortzen, eraikuntzan atzerapenak edukita ere. Probestu dugu izen emate epe berriaren azalpenak eskatzeko. Ikastaroen kartela: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, saioan, lehenik Karlos Bueno izan dugu larunbateko Bazka Hitzarmenaren inguruko ospakizunetaz hitzegiten. Gero Agotzenea egitasmoko Ander Magallonekin egon gara proeiktuari errepasoa egiten eta udako ikastaroen izen emateak azaltzen. Bukatzeko Ikasle Abertzaleak-eko Mikel Goikoetxea izan dugu bihar hasiko den Eskola Ibiltariaz mintzo. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur Orreagako abesbatzako kidea den Iñaki Irigarairekin aritu gara 25.urteurrenaren inguruan elekatzen. Ondoren Info 7ko lagunek Mikel Uzkudun eta Martxel Toledori eginiko elkarrizketa ekarri dugu Frantziako Tourra Euskal Herrian dela probestuz naziotasunaren aldarrikapena burutuko bait dute bizikleta martxa baten bidez. Bukatzeko Andres Bidarterekin egon gara gaixo dauden animalien trataeraren inguruan hitz egiten. Eta, nola ez, […]

Garaioa udan, aisialdia garatzeko beste modu bat

Hori ondorioztatu genezake gaurko elkarrizketa eta gero. Gaur Itxaso Bizkai izan dugu gonbidatu gisa, Garaioa Udan dinamika aurkezten. Itxasok aipatu bezala dinamika Elkarbide gunetik irtendako ideia dugu eta ekintza anitzez osatutako programa daukate. Lehen ekimena astelehenean dute, 15 lagunek Iturissa bisitatu eginen bait dute. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Maite Armendariz izan dugu,Bizkarretako jaiak aurkezten. Gero Garaioara jo dugu Itxaso Bizkairekin egoteko eta Garaioa Udan iniziatiba ezagutzeko. Bukatzeko Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Luzaiden bestak borborka

Hala antolatu dituzte aurten ere. Gaurko saioan Iurre Bidegain izan dugu gonbidatu gisa, Luzaideko Besten errepasoa egiteko. Tira adin guztietarako egitaraua topatu dugu eta Luzaideko bestak arras bereziak direla argudiatu digu Iurrek. Aipatu digu ere gazteek txozna paratzen dutela eta lan egiten dutela besten gastuei aurre egiteko, hori bai meritua! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Iurre Bidegain luzaideko bizilaguna izan dugu Luzaideko bestetako programa arakatzen eta azaltzen. Ondoren Mari Mar Agos izan dugu bere kolaborazioarekin, Landarteren inguruko azken berriekin. Bukatzeko Idoia Zabalza izan dugu Euskarabentura dinamikaren inguruan solasten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen […]