Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan idazle bat bisitatzen hasi gara, Antonia Lazcoz alegia zeina berarekin errepasatu dugu “Dolor-Gozo de la Rosa” bere azken lana. Bigarrenik Xanti Begiristain izan dugu Auritzko udaletxeak bidalitako gutun bat irizpide hartuta hainbat gomendio zein kritika dituen idazkia irakurri digun. Bukatzeko Info 7ko lagunek Olatz Goñi psikologari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera bere ikerketaz hitz […]

Opor osteko estresa, botikinak eta zahartze aktiboa

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur hasieran opor osteko estresaren inguruan aritu zaigu hainbat gomendio emanez. Ondoren etxean ditugun botikinen kudeaketaren inguruko argipenak eman dizkigu eta bukatzeko zahartze aktiboaren inguruko zertzelada batzuk ere bota ditu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Aribeko xeietan topera!

Batez ere horrela izaten da xeietako larunbata gure gonbidatuak aipatu digunez. Gaur Imanol Ubau izan dugu Aribeko Xeien inguruan hitz egiten. Berarekin batera aritu gara egitaraua errepasatzen. DJak hartuko dituzte gauak eta umeak egunak antza denez. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu, non opor osteko sindromeaz, botikinetaz eta zahartze aktiboaz aritu zaigun. Gero Imanol Ubauk Aribeko Xeien inguruan ibili da elekatzen. Eta nola ez eguneko berriak, eguraldia eta agenda errepasatu ditugu! Entzun! Izenburua: Irailaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Hantxe asteartero lez Martin Juanena izan dugu hango berriak ekartzen. Ondoren Kaparren inguruan Lourdes Arregirekin eginiko elkarrizketa izan dugu. Bukatzeko Info7ko lagunek presoen inguruan Marian Beitialarrangoitiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 4ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan lehenik aurreko asteburuak utzitako hotsak eta ahotsak izan ditugu. Ondoren Julian Gabas eta Gustavo Goienarekin hitzartuta ginen baina ezin izan dugu haiekin solastu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioa Garraldako xeien inguruko errepasoa egiten hasi gara, lan hori egiteko Iratxe Andueza izan dugu. Bigarrenik Kati Leatxe izan dugu Karekin Kulturaren bitartez antolatutako ikastaroen azalpena ematen. Bukatzeko Info 7ko lagunek Aratz Estonba eta Olga Lakuntza brigadistei Libano eta Palestinaren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Mariano Mendigatxa uskararen zaindari

Hori ondoriozta dezakegu gure ondorengo gonbidatuak kontatu digunaz. Gaurkoan larunbatean izanen den omenaldia aitzaki Gotzon Perez Artutxekin egon gara, bidankoztar ikertzailea bera, Mariano Mendigatxaen inguruan elekatzen. Gotzonek ederki asko azaldu digu zer nolako garrantzia izan zuen Mariano erronkariko uskara gordetzen. Baita ere azaldu digu zer izanen den larunbat honetan Bidankozen. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]