Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Karlos Bueno Pato izan dugu Lehoskotik atalarekin. Gero Patricia Carballorekin egon gara elutsEDER aldizkariaz mintzatzen. Bukatzeko denboraz larri genbiltzala ezin izan gara Julian Gabasekin egon. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Erroibarko eguna

Joseba Martinez izan dugu gonbidatu gisa, Erroibarko eguna aurkezten. Bi egunetako egitarau borobila prestatu dute, iada 30 urtetik aitzin datorren ospakizun honetan. Larunbateko ekitaldiak Lintzoaingo herrian eginen dira eta igandean Sorabilgo gune komunalean, non bertan izanen den egun handia. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Joseba Martinez izan dugu Erroibarko egunaren inguruan hizketan. Ondoren Xanti Begiristain izan dugu Manexen 21. desbenturen kontakizunarekin, gaurkoan Manex eta jostaketa izan du goiburutzat. Bukatzeko Info 7ko lagunek Nagore Laffageren ama den Asun Casasolari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Nagoreren erahilketaren 10. urtemugan. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Emakumeen osasun kardiobaskularra eta lana

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur aurreko programaren errepasoarekin hasi gara. Ondoren emakumezkoen osasun kardiobaskularra zaintzeko hainbat irizpide eman dizkigu. Bukatzeko bizitza osasungarri bat izateko, lanak gure bizitzetan dituen ondorioak ikertu ditugu baita hainbat irizpide eman ere egoera hobetzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Landarte moldaketak eta ordutegiaren zehaztapenak

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Ahaztu baino lehen gogoratu digu zein den udako ordutegia. Ondoren Landarten izandako azken moldaerak azaldu dizkigu, hortxe dugu iada abuztuaren 4a. Bi astetan izanen dira lan saioak eta ez da soilik Auzperritarendako izanen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Eraso sexistarik gabeko Sanferminen alde lanean

Hortan dabil gure hurrengo gonbidatua, beno eraso sexistarik gabeko Sanfermin eta gizarte baten alde noski .Gaurkoan mugimendu feministako Irati Majuelorekin izan gara aste honetan izandako prentsaurrekoaz eta oro har azkenaldian sortutako iskanbila aztertzen. Iratik ere azaldu digu eraso sexista bat pairatu edo ikustekotan zein den norbanakoen egin beharra. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view […]

Ehunka lagun bildu dira presorik gabeko Sanferminak aldarrikatzeko

19:00ak pasata irten da mobilizazioa, “Bada garaia, por unos Sanfermines sin presxs” lemapean. Euria errespetatu du ibilbidea ekaitzak mehatxatzen bazuen ere. Mobilizazioaren inguruan hitz egiteko Joseba Compainsekin izan gara mobilizazio honen funtsak adierazteko. Berak aipatu digunez duela 40 urteko aldarria berreskuratu dute, gaurdanik nafar gizartean erroturik dagoen eskaria den heinean. Baita ere aurtengo Sanferminetan German […]

Egun on, Auñamendi! (18-07-03)

Gaurko saioan Joseba Compains Kalera kalera dinamikako kidea izan dugu, 4ko mobilizazioaz mintzatzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu surfaz eta olatuen energiaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Uztailaren 3ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]