Esa: Diru xahuketa eta segurtasun eza

Hori ondoriozta genezake gure hurrengo gonbidatuarekin hitz eginda.Gaurkoan ESA + Ez ekimeneko Iker Aramendiarekin izan gara Esa urtegiaren azken berriak ikertzen. Aurreko asteetan inkluso Espainiako Kongresuan izan ziren Ingurugiro ministrarekin eta hitz goxoak esan bazituen ere ez da fio, ekintzetara pasatzen direnean ikusiko da. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan ESA + EZ ekimeneko Iker Aramendiarekin aritu gara Esaren inguruko lanetaz hitz egiten. Ondoren asteburuko hotsak ekarri ditugu Xeiei, Torturari eta ekaitzei zentralidadea emanez. Bukatzeko Andres Bidarterekin hitzartuta ginen baina azkenean froga mediku batzuk direla medio ezin izan du bere kolaborazioa egin. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Badugu zeresana aldaketa klimatikoan

Gaurkoan Greenpeace Nafarroako Carlos Perlesekinizan gara aldaketa klimatikoaren inguruan hitz egiten. Ez hori bakarrik baita ere larunbatean Auritzen dagoen dokumentalaren inguruan aritu gara, “Before The Flood” Leonardo Di Capriok ekoiztu eta protagonizatzen duen dokumentala dugu, aldaketa klimatikoaren inguruan. Tailerraren inguruan ere ibili gara eta edozein adinetako jendearentzat baliogarria izanen dela esan digu. Kartela: Klikatu hemen […]

Orbaitzetako Xeiak

Atzokoan Abaurregainan izan ginen eta gaurkoan Unai Landa izan dugu, Orbaitzetako Xeiak aurkezten. Lau egunetako egitarau borobila prestatu dute, zinemaldia eta guzti. Programazio osoa errepasatu dugu Unairekin batera eta jakinda bi herrietan xeiak direla ba bietara hurbiltzeko aukera badagoela argudiatu digu. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Carlos Perles izan dugu,Greenpeace Nafarroako kidea, larunbateko dokumentalaz eta tailerraz berbetan. Gero Orbaitzetara jo dugu Unai Landarekin egoteko, Orbaitzetako Xeien inguruko programazioa errepasatzeko. Bukatzeko Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 29ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]

Abaurregainako xeiak 2018

Saioan Oihane Ordoñez izan dugu, Abaurregainako Xeiak aurkezten. Kontu ugari antolatu dituzte aurten ere, gauza gutxi aldatu dituzten arren, egun berri bat behar izan baitute ekainaren 31. Bromak alde batera utzita beso-zabalik hartatuko gaituztela konfirmatu digu Oihanek. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Eskaintza turistikoa hobetze bidean konpromisoak batzen

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Aste honetan aurreko asteburuko aurkezpenaren harira, Irati-Orreaga elkartearena, holako elkarteek zer nolako onurak ekar ditzazkeen eskaintza turistikorako. Bide onean doazela argudiatu digu gure gonbidatuak. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Oihane Ordoñez izan dugu Abaurregainako Xeien inguruan hizketan. Ondoren Xanti Begiristain izan dugu Manexen 20. desbenturen kontakizunarekin, gaurkoan Manex eta sukaldea du goiburutzat. Bukatzeko Angel Mari Loperena izan dugu turismo alorreko elkartzeen inguruan elekatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 28ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen […]