HilarriCon, sustraietara bidaia

Hala izanen da asteburu honetan Abaurregainan. Gaurkoan honetaz solasten egon gara Nayara Tanitekin, Hilarrien Museoko zuzendari eta HilarriCon jardunaldien koordinatzailearekin. Berak aipatu digunez lanketan hasi zenean adituen erantzun hain positiboa ez zuela espero. Ziurtatu digu ere oso bereziak izanen direla jardunaldiak, zeinetan Jose Rota Garraldarrari omenaldia eginen zaion. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanenarekin hasi gara hango berriak jasotzen. Ondoren Nayara Tanit Hilarrien Museoko zuzendaria izan dugu HilarriCon Jardunaldietaz elekatzen. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu kristal likido biaxialaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 19ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietarekin egotera. Berak aipatu bezala irailera arte etengo ditugu kronikak, beraz agurtu dugu elkar. Bukatzeko Andres Bidarterekin izan gara animalien hozkadez, gihar zuri gaitzaz eta hesteetako obstrukzioaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Pirinioko mahaia etorkizunari so

Hala jarriko da gaurtik aurrera. Arratsaldean Pirinioko Mahaiaren 2018ko Asanblada Orokorra burutuko da. Horregatik, gaurkoan honetaz solasten egon gara Joseba Martinezekin, Pirinioko mahaiko kidea. Ikasturte mardula izan dela argudiatu digu baina orokorrean emaitza oso positiboak eman dituena. Erronka handia geratzen bada ere gaurkoan lanean diharduteko hautua eginen dela ziurtatu digu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Irati-Orreaga turismo elkartea

Gaurkoan Alicia Mendibe-rekin izan gara, Irati-Orrega Turismo elkartearen inguruan hizketan. Berak aipatu bezala aspaldi ari dira elkarlanean bertako landaetxeak baina hankamotz geratzen zirela konturatu ziren. Honengatik sortu zuten elkargune berria, turismoaren inguruko zerbitzu guztiei irits dadin. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Abaurrepeako xeiak 2018

Gaurko saioan Abaurrepeako herritarra den Koldobike Valencia izan dugu, Abaurrepeako Xeiak aurkezten. Iazko arrakastak lagunduta larunbatean II.Mugikor jaurtiketa froga eginen dute. Edade guztiendako programazioa antolatu dute aurten ere, inkluso larunbatean bertsio punkiak eginen dituen Legeak Erre taldearen kontzertua. Programazioa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Joseba Martinez izan dugu Pirinioko Mahaiaren inguruan elekatzen. Gero Abaurrepeara jo dugu Koldobike Valenciarekin egoteko, Abaurrepeako Xeien inguruko programazioa errepasatzeko. Ondoren Alicia Mendibe izan dugu Turismo Irati Orreaga elkarte berriaz mintzatzen. Bukatzeko Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren […]

Escape Natura eta Oihan bainua

Gaurkoan Angel Mari Loperena izan dugu. Aste honetan landa eremuetako bi proiekturen inguruan aritu gara, Escape Natura(Basaburua) eta Oihan bainua(Erroibar). Berarekin proiektu hauen analisia egin eta bideragarritasunaren inguruan aritu gara. Ikusi ahal izan duguna, landa-eremuan badela eraberritzeko aukera. Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]