Pagina 2 eta Foroa

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu. Behorrekin zegoela harrapatu dugu eta handikan hartatu gaitu. Lehenik eta behin aurreko hilabetearen errepasoa egin dugu ikastaro batean izan baitzen. Bestetik ere Pagina 2 programan agertu zenekoaz hitz egiten egon gara. Bukatzeko datorren astean asteartetik aurrera liburutegia itxita izanen dela komentatu digu Jaenera bait doa Landa eremuko liburutegien […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Martin Juanenaizan dugu Aralar irratitik kronika pasatzen. Ondoren bi kolaborazio izan ditugu. Lehenik Mari Mar izan dugu Auzperriko liburutegiaren nobedadeetaz mintzatzen. Bigarrenik eta bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu Alderdi Popularrak Euskararen kontrako egingo duen karabanaz mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 10eko saioa Iraupena: 2:45 ordu […]

Iraultzera datorren proiektua

Ez da soilik proiektuak jasango duen lur eremua irauliko, beste hainbat ikuspegi zein molde ere iraultzera datorren proiektua dugu Agotzenea.Gaurkoan Ander Magallon proiektuaren promotorearekin egon gara. ederki asko azaldu digu zertan datza Bioeraikuntza eta baita zertarako erabiliko duten Nafar Lansarerekin elkarlanean abian jarritako ikastarotik eraikiko den espazio hori. Esperantzaz so egiten diote etorkizunari Anderrek aipatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Ander Magallon izan dugu Agotzenea proiektuaren inguruan hizketan. Ondoren Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika pasatzen. Bukatzeko Bernadette Argainen bisita jaso dugu Irulegi irratiko kronika emateko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 9ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full […]

Familientzako heziketa afektibo-sexuala tailerra

Gaurkoan Leire Barberena tailer berri baten eskaintzarekin etorri zaigu. Askotan tabutzat dugun gaia da sexualitatea eta horrekin apurtzeko doako formakuntza saio bat prestatu dute nerabeen gurasoei zuzendua. Gai garrantzitsua da bere aburuz eta inolako lotsarik gabe nerabeekin landu beharrezkoa dela deritzo. Hortarako baliabideak emateko sortu da tailer hau, beraz egoera horretan bazaude anima zaitez! Deialdia: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Info 7ko lagunek Joseba Azkarragari, SAREko kideari, eginiko elkarrizketa ekarri dugu, presoen egoeraz hausnartzen ETAren erabakia eta gero. Ondoren Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu Minbizia tratatzeko programa genetikoaz hitz egiten. Bukatzeko Leire Barberena Hezkuntza Afektibo Sexualaren inguruko Gurasoei zuzendutako tailerraz aritu zaigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan bi aste eta gero Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Gero, Xorroxin irratira jo dugu laburki izan bada ere eta bertatik Julen Zelaietak kronika egin digu. Bukatzeko Andres Bidarterekin izan gara abereen gestazioaz eta bertan agertu daitezkeen arazoetaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Argazkilaritzan trebatzen

Hala ibiliko dira Karekin kulturak ateratako tailerrean parte hartuko duten 9 ohoredunek. Horregatik, izan dugu Kati Leatxe gaurko saioan. Berak komentatu digu nondik sortu zen ideia eta tailerra emango duen Jaime Urtasunen inguruko hainbat zertzelada ere eman dizkigu. Aurreratu digu ere argazkilari afizionatuen talde bat eratzen ari dela. Ziur gaude milaka istorio kontatuko dituzten argazkiak […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehendabizi Karekin kulturako Kati Leatxe izan dugu berak antolatutako argazkilaritza tailerraz mintzatzen. Bukatzeko Kanbon izan gara ETA erakundearen disoluzioaren harira nazioarteko konferentzia bait zegoen eta Euskal Irratiak-ekin elkarlanean zuzenean jarraitu ahal izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 4ko saioa Iraupena: 2:55 ordu […]