Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan hasieran Jose Ignacio Ubau izan dugu besteekiko harremanen zainketarem inguruan elekatzen. Ondoren, Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik kronika pasatzen. Bukatzeko, Bernadette Argain izan dugu Irulegi irratitik Iparraldeko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 18ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Anderearen sua

Gaurko saioan Yolanda Mazkiaran izan dugu, Anderearen sua filmaren egilea. Filma euskal mitologian, batez ere, Mari-ren figuran zentratzen da hainbat adituen hitzetatik abiatuta. Proiektu zinez interesgarria eta finantzaketa behar duena argia ikusteko nahiz eta grabaturik egon. Egileak hortarako,hau da , dirua biltzeko, crowdfunding kanpaina abiatu du. Crowdfundig kanpaina Anderearen sua-Verkami Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Aralar irratiko Martin Juanenarekin hasi gara hango berriak jasotzen. Ondoren Yolanda Mazkiaran Anderearen sua filmaren egilearekin izan gara filmaz elekatzen.Bestalde Aitor Zazpe Auñamendi Pilota eskolako lagunarekin batera txapelketaren bigarren jardunaldiko kronika egin dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu Galaxiako zulo beltz txikietaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Gero, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak kronika egin digu. Bukatzeko asteburuan TV3 telebista kate katalandarrak Bel Pozueta eta Edurne Goikoetxea Altsasuko auzian auzipetutako bi gazteren amei eginiko elkarrizketa jaso dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehendabizi Altsasuko auziaren inguruko azalpen judiziala izan dugu. Ondoren Sara Majarenas preso politiko ohiaren adierazpenak izan ditugu, bere alabarenganako eraso sexista nola bizi izan zuen azalduz. Bukatzeko Julian Gabasekin Erronkaribarko agenda errepasatu dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 13ko saioa Iraupena: 2:55 ordu […]

Erratza askapen ikur

Gaurko saioan Agoitzeko Dantzari taldeko kidea den Mikel Villanueva izan dugu, Erratzak Dantzan ikuskizun berriaz elekatzen. Bizpairu urtetan behin sartzen dira dantza taldekoak holako ikuskizun bat prestatzen eta aurten hala izan da. Ehundik gora dantzari ditu taldeak eta Erratza emakumeen esklabutza ikur izatetik askapen ikur izatera eramanen dute ikuskizuna irauten duen ordu t´erdian. Larunbata 14 […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Villanueva Agoitzeko Dantzari taldeko kidea izan dugu. Erratzak Dantzan ikuskizun berriaz aritu gara berarekin. Ondoren Info 7ko lagunek Agus Hernan-i Foro Sozialeko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu .Bukatzeko Bernadette Argain izan dugu Irulegi irratitik hango berriak ematen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 12ko saioa […]

Pilota Txapelketa. Lehen ihardunaldia

Gaurkoan Auñamendi Pilota eskolako Aitor Zazpe izan dugu, XXIX. Auñamendi Pilota txapelketaren lehen jardunaldiko kronika egiten. Denetarik izan zuten asteburuan inkluso egoitza aldaketa, Garraldan jokatu beharrekoak Auzperriko Ederrenan jokatu bait ziren, Garraldako frontoia antza waterpolon jokatzeko egokiago omen zegoen. BIGARREN IHARDUNALDIA: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan lehendabizi Altsasuko Gurasoak kaleratutako bideo baten audioa jarri dugu, zeinetan azaltzen diren Altsasuko kasuaren klabe nagusiak. Ondoren Aralar irratiko Martin Juanenarekin hasi gara hango berriak jasotzen.Bestalde Aitor Zazpe Auñamendi Pilota eskolako lagunarekin batera txapelketaren lehen jardunaldiko kronika egin dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu Arkeologia eta egurraz elekatzen. Eta, nola ez, […]