Lege injustuen aurrean gure bete-beharra desobedientzia da

Horixe adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak. Saioan Beñat Hach-Embarek Irizar gazte ormaiztegiarra, zein Loiolako Herri Harresian parte-hartu izanagatik zigortua izan den. Beñatekin batera bere kasuari errepaso egin diogu eta harek esan bezala, bere zigorrakin boteredunek abisu bat eman nahi dute desobedientziaren hautua hartu dezaketen hoiei. Baita aipatu digu zigor ekonomikoa izanik diru bilketa hasi dutela. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Beñat Hach-Embarek gazte errepresaliatuarekin izan gara Herri harresi batean parte hartzeagatik,berari jarritako zigorraren inguruan hitzegiten. Ondoren Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramailea izan dugu 2017 urteari errepaso eginez preso ta iheslarien inguruan. Bukatzeko Info 7ko lagunek Lur Gil Askapenako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Udal batek egin beharrekoa egin dugu

Horixe adierazi digu Izabako alkatea den Jesus Baracek. Hasiertaik argi zeukan udal taldeak bizilagunen hobebeharrez aritu behar zirela eta honezkero komertzializatzaile eta banatzaile enpresa berriaren ideia argi ikusi zuten bide horretan kokatua zegoela. Enpresa honetatik sortutako irabaziak udaletxera bideratuko dituztela ere aitortu digu, finean Izabako biztanleei emanen zaien zerbitzu orokortua hobetzeko asmoz. Baita ere adierazi […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Info 7ko lagunek Gloria Serra CUPeko parlamentari ohiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko berriak ekartzen. Bukatzeko, Izabako alkatea den, Jesus Barace eduki dugu Izabako Energia komertzial eta banatzaile empresa berriaz hitz egiteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Urtarrilaren 3ko saioa […]

VIII. Pala txapelketako finalaren kronika

Gaurkoan Maider Otegi-rekin batera, Auritzeko Paleta goma txapelketako finalen kronika egin dugu. Jendea animatu zen eta orotara dena bikain egon zela adierazi digu. Lehen partida lehiatuena izan zen tantu kopurutik begiratuta. Finean 2. mailan Azanza eta Saragueta izan ziren garaile eta lehen mailakoan Azkarate eta Esain. Azken bikote honetako partaideetako bat, Sergio Azkarate alegia ere […]

Egun on, Auñamendi!

Urte honetako lehen saio honetan,asteartea izanik,Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera.Gero Maider Otegi izan dugu Paleta Goma txapelketaren kronika pasatzen.Aurreko ostiralean pasatzekoa zuen baina gure arazoak direla medio gaurko utzi behar izan genuen.Bukatzeko Elhuyar fundazioaren Quark saioa izan dugu Lurra laua delakoan duten teoriak aztertzen. Eta, nola ez, berriak, […]

Urteari agur, korrika eta giro onean

Hori da gure hurrengo gonbidatuak Garaioako San Silvestre lasterketari jartzen dizkion helburuak. Gaur gurekin Maite Maisterra izan dugu igande honetan Garaioan izanen den lasterketaz mintzatzen. Baita ere eskatu du jendeak hurreratzea eta korrika egitera etortzea, ahal bada mozorratuta, mozorroek bizipoza ematen bait diote lasterketari. San Silvestrea: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post […]

Kableak eta zura

Gure hurrengo gonbidatua, ikerlari amateurtzat dauka bere burua. Txiktatik Aiton-Amonaren etxean larresoroetatik abereendako jana jeisten zuten kableek liluratuta utzi zuten Xabi Eskisabel. Honen karietara garraio kableen inguruan abiatu zuen ikerketa eta bertan topatu, basolangintzan gure nafar pirinioan erabilia zela zura Irati oihanetik zurgindegietara eramateko. Berak aipatu digunez ikerketa lan hau argitaratuko du, ezin baitu ikerketa […]

Esa bete ez dezaten aldarrikatzen eta borrokatzen jarraitu behar dugu

Hori izan da Iker Aramendiak esan diguna. Maiatzean izan zen gurekin azkeneko aldiz eta ezkeroztik egoera ez dela hoberantz joan argudiatu digu. Ebroko konfederazio hidrografikoak bere baitan jarraitzen du eta Esaren handitze lanekin jarraitu egiten du, nahiz eta eskuineko mendi-hegala mugitzen ari den jakin. Bizilagunen artean ezinegona nabaria dela ere arbuiatu digu eta honezkero mobilizaziora […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan lehenik Maite Maisterra izan dugu Garaioan egingo den San Silvestre lasterketaz hitzegiten.Bera eta gero bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, Xanti Begiristain aritu da gurekin.Manexen kontakizun berria ekarri digu, Manex eta katakumeen arteko erlazioa. Bestetik Iker Aramendia -rekin egon gara Esa + Ez plataformako kidea, Esa urtegiko egoeraz eta larunbateko mobilizazioaz elekatzen. Bukatzeko […]