Oiloek badute zer kontatu

Hori aipatu digu gure hurrengo gonbidatua, Mar del Rey “Las Gallinas de Maitina” liburuaren egilea. Berarekin batera liburuaren nondik norakoak azaldu ditugu eta ederki asko azaldu digu errealitatea eta liburua retro-elikatu egiten direla. Gaur 19:00 Agoitzeko liburutegian ezagutuko ditugu Maitinaren oiloak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, Xanti Begiristain aritu da gurekin.Manexen kontakizun berria ekarri digu, Manex eta elurraren arteko erlazioa. Bestetik Mar del Rey -rekin egon gara “Las gallinas de Maitina” liburuaz hitzegiten. Baita ere Info 7ko lagunek Reinaldo Iturriza Venezuelako ministro ohiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Amaitzeko Bernadette Argain izan dugu Irulegi […]

Haurtzaroa eta alkoholik gabeko eguna

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Haurren eskubideen nazioarteko eguna dela eta haurren eskubide eta zainketaren inguruan aritu gara.Baita ere, duela gutxi, alkoholik gabeko eguna ospatu zen eta honen karietara alkoholaren inguruko hainbat datu eman dizkigu Jose Ignaciok. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan,Jose Ignacio Ubau haurtzaroaz eta alkoholarik gabeko egunaz aritu zaigu elekatzen.Gero Unai Zabaleta izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika pasatzen. Bukatzeko,Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu espazioan dagoen zabor-biltzeaz hitz egiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 13ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen.Ondoren Xorroxin irratira jo dugu non Julen Zelaieta aritu zaigu Lesakako estudioetatik bertako berriak ekartzen. Bukatzeko Andres Bidarte izan dugu animalien antzutasunaren inguruan mintzatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abenduaren 11ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun (elur) on, Auñamendi!

Gaurko eguna txuri txuri esnatu gara, denboraldiko lehen elurtearekin batera.Gaurko saioan giroa berotzeko Karlos Bueno Pato izan dugu oroimen historikoaren inguruan elekatzen.Ondoren Info 7ko lagunek Hatortxuko kide den Aitor Agirrezabali eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Baita ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasekin egoteko eta harekin errepasatu dugu Erronkariko agenda. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Presoen aldeko lana birpentsatzen egungo fase politikoan

Horrela dabiltza Agoitzen Iñaki Itoiz Ernaiko kidea azaldu digunez. Herrira erakundearen aurkako operaziotik hona gabezi bat topatu dute presoen aldeko lanean eta horri erantzuna emate bidean ostiral honetan hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 19:00tan Aurelio Leon aretoan. Bertan ikusiko da nola egingo zaion aurre egungo egoerari Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan bi astetan behin dugun kolaborazioa izan dugu, Xanti Begiristain aritu da gurekin.Manexen kontakizun berria espero genuen baina kasu honetan Manex deskantsatzen utzi dugu eta Garraldako eskolaren eta oro har eraikin publikoen otzopo arkitektonikoetaz aritu gara. Bestetik Eraniko kide den Iñaki Itoiz -ekin egon gara presoen inguruko lanketaz hitzegiten. Bukatzeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Donibane Lohizuneko […]