Afektibitateaz bete ditzagun euskaltegiak

Tenore hortan darrai AEK eta gaurko saioan Izaskun Zabaltza Garraldako AEK-ako arduraduna eduki dugu. Berarekin hartu emanean halaxe adierazi digu, %100 afektiboa dela gure euskera eta euskaltegiak prest ditugula ikasten jartzeko. Ederki asko informatu gaitu eta aipatu digu izena eman nahi duenak modu anitzetan egin lezake Etxabarrengoatik pasaz, deituz 948 764 087 edota emailez garralda@aek.eus […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur, saioan, Izaskun Zabaltza eduki dugu AEK-ko euskaltegietan izen ematearen inguruan elekatzeko. Gero Jose Ignacio Ubau izan dugu Udarako efektuetaz eta ondo lo egitearen klabeetaz hitzegiten.Gero Unai izan dugu Karrape irratitik Leitzaldeko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa […]

Bertsolaritzaren goi mailako txapelketa

Gaurko saioan Gontzal Agote Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinatzailea eduki dugu. Berarekin errepasatu ditugu honen baitako nondik norakoak. Lehen aldiz edizio berean euskararen zazpi lurraldeetan gozatu ahalko dugu txapelketaz, Gontzalek hala aipatuta. 43 bertsolari eta txapel bakarra, Abenduak 17ra arte itxaron beharko dugu jakiteko zeinek jantziko duen txapela. Informazio guztia: Bertsolari Txapelketa Nagusia Klikatu hemen elkarrizketa […]

Bigarren eskuko gauzak beste batentzat aukera

Hala adierazi digu Marisol Goikoak Auritzeko Bigarren eskuko eta Birziklapenezko gauzen merkatuko antolatzaileetako batek. Igande honetan 10etatik 14ak bitarte hainbat bigarren eskuko gauzak erosi ahal izanen ditugu prezio merkean. Norbait arropa edo gauzaren bat eskaini nahi izanez gero badu antolatzaileekin kontaktatzea. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Marisol Goikoa izan dugu Auritzeko Bigarren Eskuko merkatuaz hitzegiten. Gero Aralar irratira joan gara Martin Juanenarekin topo egitera eta hango berriak jasotzera. Bestetikan Gontzal Agote izan dugu gure saioan Bertsolari txapelketa nagusiaren nondik norakoak azaltzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Egun on, Auñamendi!

Saioan lehenik eta behin Info 7ko lagunek Gure Esku Dagoko kidea den Angel Oiarbideri eginiko elkarrizketa ekarri dugu.Bigarrenik Julen Zelaieta eduki dugu aspaldiko partez Xorroxin irratitik Baztan eta Bortzirietako berriak ekartzen. Bukatzeko Mikel Bujanda izan dugu Euskalerria irratitik Iruñerriko kronika pasatzen. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren 18ko […]