Erromes bat hilik topatu dute Auritzen

Atzo, gaueko 22:20 aldera autoan zihoan gidari batek SOS deiaki eman zion aditzera N-135 errepidean 43.kilometroan motxiladun gizonezko bat buruz bera zegoela. Auritzen goardian zen medikua bertaratu eta gizona erreanimatzen saiatu zen baina ez zuten inolako emaitzarik eman eta honezkero hilik zegoela ziurtatu zuten. Hilotza Medikuntza Legaleko Institutura eraman izan zuten autopsia egitera behin eta […]

Frontball-a ezagutzen

Erabat ezezagun zitzaigun kirol hau, baina gaur, saioan Mikel Lanaren laguntzaz ezagutu dugu. Mikelek ederki asko azaldu digu nondik datorren kirol hau eta zertan datza ere. Gaineratu digu ere kirolari bikainak ditugula disziplina honetan hainbat domina lortu bait zituzten Tepitoko mundialean. Auritzeko kantxaren inaugurazioaz aritu gara ere , zein garrantzi handikoa izanen da beraien entrenamendurako. […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Oihane Mendizabal Aranzadi Zientzia elkarteko kidea izan dugu Artzibarren aurkitutako erromatar aztarnen inguruan berbetan. Bestetik Mikel Lana izan dugu, Frontball-eko teknikoa bera, kirol honen inguruan hitzegiten. Erronkari aldera jo dugu non Julian Gabasek Erronkariko kronika pasatu digun. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Irailaren […]

Ordutegi aldaketa eta banaketa bideak

Gaurko saioan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Komentatu digu Irailak 18an hasten dela berriro neguko ordutegia. Baita ere banaketa bideak web orrialdean eta facebookean jarri dituztela erabiltzaileek kontsultatu dezaten. Azkenik gonbitea luzatu digu formakuntza jardunaldi batzutara gerturatzeko, irailaren 15ean izanen dira jardunaldiak Nafarroako liburutegian. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Katalunia badoa

Gaurko saioan Beñat Zalduak hala adierazi digu. Garako kazetaria Bartzelonan, berarekin Kataluniako prozesua errepasatu dugu. Ederki asko azaldu dizkigu zein diren prozesuaren oinarriak eta argi esan katalandar aldetikan bukaeraraino helduko direla ere. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mari Mar Agos izan dugu gurean liburutegiko berrien inguruan hitzegiten.Ondoren, Beñat Zaldua eduki dugu gurean, Gara egunkariko kaztaria Bartzelonan, Kataluniako prozesuari buruz hizketan. Bukatzeko Info7ko lagunek Txente Rekondori eginiko elkarrizketa ekarri dugu wahabismo eta Yihadismoaz jabetzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2:40 ordu […]

Garraldako Xeiak ate joka!

Gaur Garraldan dugu hitzordua eta bertatik Iratxe Andueza aritu zaigu. Iratxek ederki asko azaldu dizkigu jaien nondik norakoak inkluso ortzirelian Aulkitxoen lasterketarena. Bere aburuz herritik zeharreko erronda izango zen momentu berezienetakoa, halere ere gustoko du ohikotasunean ikusten ez duen jendea herrian barna ikustea. Noski luzatu digu gonbitea bertaratzeko, zer erantzungo diogu? Programazioa egunez egun: Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Iratxe Andueza Garraldako bizilaguna izan dugu Garraldako Xeien inguruan elekatzen. Gero Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur Martin De Azpilkueta ekonomista nafarraren inguruan aritu zaigu ,istorio baten bidez. Gero . Bukatzeko Info7ko lagunak Tosuko baratzetako kide batekin edukitako elkarrizketa izan dugu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu […]

Martin de Azpilkueta, lehen ekonomista

Gaur Jesus Mascaraque Masca-ren kolaborazioa izan dugu bi astetan behin gertatzen den bezala. Gaurko saioan XVI. mendean igaro dugu eta bertako pertsonai baten inguruan aritu gara, Martin de Azpilkuetaren inguruan. Sortzez nafarra Salamancako unibertsitateak ikasketak egin eta inperioko ekonomiaz jardun zuen. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]