Erro, Rock-a eta festa

Atzo Urepelen izan baginen, gaur Errora jo dugu eta bertatik Fernando Ziganda aritu zaigu, Erroko bizilaguna bera. Fernandok azaldu digu zer edukiko dugu gaurtik aurrera Erroko jaietan. Hainbat lehiaketa antolatu dituzten arren giro bikaina izaten da nagusi. Berak ere adierazi digunez, berarentzat asteleheneko bazkalondoa izanen litzateke momentu bereziena sortzen den giroagatik. Kartelak: Klikatu hemen elkarrizketa […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurko saioan Fernando Ziganda Erroko bizilaguna izan dugu Erroko jaien inguruan berbetan. Bestetik Info 7ko lagunek Rafa Diezen askatasunaren harira Sortuko bozeramaile den Arkaitz Rodriguezi eta Rafa Diez beraren semea den Naike Diezi eginiko elkarrizketak ekarri ditugu. Erronkari aldera jo nahi izan dugu baina kasu honetan Julian Gabas lanez lepo zegoen eta ezin izan digu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mari Mar Agos izan dugu gurean diru laguntzaren inguruan hitzegiten.Ondoren, Claude Martinez eduki dugu gurean, Urepeleko bestei buruz hizketan. Bukatzeko oroimen historikoaren harira Info 7ko lagunen elkarrizketa ekarri dugu, Lander Garcia Gazteiz Oroimenako kideari eginikoa, berarekin aritu bait dira frankismo garaiko inpunitateaz solasean. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! […]

Heldu da diru-laguntza

Gaurkoan Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Komentatu digu Nafar Gobernuak emandako dirua heldu dela, beraz orain liburutegiko materiala erosteko laguntza eskatu digu, norbaitek eskakizun zehatz bat eduki ezean berari jakinarazteko eskatu digu. Baita ere datorren astean ostegun eta ostiralean liburutegia itxita egongo dela abisatu digu, Auzperriko jaiak bait dira. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: […]

Urepelen bestaz blai

Gaurko saioan Claude Martinez izan dugu, Urepeleko Besta batzordeko kidea, ortziral honetan hasten bait dira bertako bestak. Claudekin solasean aitortu digu egunik edo momenturik potenteena astearteko zikiroa dela, non herritar aunitzek egiten duten topo. Iparralde vs Hegoalde pilota desafioaz ere aritu gara pixkatean eta berak aipatu bezala, plazan leku on bat lortu nahi izatekotan garaiz […]

Auritz, ondare eta merkatu artean

Gaur, saioan Luis De Potestad Txiki izan dugu, Auritzeko alkatea bera, azkenaldian hainbat kontuengatik bolo-bolo dabilen herria bait da. Berarekin ondareaz aritu gara egun hauetan Iturissa bezalako hondarrak azaleratu bait dituzte, baita atondu ere P linean egokitzen diren hainbat bunker ere. Bestetik ere eskulangintza feriaz mintzo gara eta jende nahikoa hurbildu zela aitortu digu. Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioarekin. Gaur Carlos V.aren kontuak ekarri dizkigu ,istorio baten bidez. Gero Luis de Potestad Auritzeko alkatea izan dugu ondarearen inguruan hitzegiten eta baita eskulangintza azokaren inguruan. Bukatzeko Info7ko lagunak Mikel Urdangarin Ernaiko kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera turismoaz hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]

Beñat Galtxetaburu, jauzi gizona

Gaurko saioan Patxi Laborda izan dugu datorren larunbatean Beñat Galtxetabururi egingo zaion omenaldiaz hizketan. Patxik ederki asko azaldu digu dantza eta musika bizitzen zuen plaza gizona zela Beñat eta honezkero bai musikak eta baita dantzek ere inportantzia nabarmena edukiko dute bere omenaldian. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Orreaga, baskoien presentziaren lehen zantzua

Gaurko saioan Aitor Pescador historialariarekin aritu gara. Bera Aranzadi Zientzia elkarteko partaidea dugu eta bihar pregoia irakurtzea egokitu zaiona. Aitorrek ederki asko kokatu digu nolatan eta zein egoeratan eman zen Orreagako bataila eta zein garrantzia izan zuen gure herriko historian. Aitortu digu ere ohore handia dela Orreaga eta Ibañetan pregoilaria izatea sekulako ohorea dela berarentzat. […]