Correos egoitza berria dauka Auritzen

Erromes zein biztanleei zerbitzu hobeagoa emate aldean Correos bulegoa ireki egin du Auritzen. Nikolas Deuna kalean kokatutako eraikina zabaldu egin zen Maite Ezkutarik, Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorra, Auritzeko Luis de Potestad alkateak eta Correos 2.zonako buruzagia den Roberto Asensiok lagunduta. Ordutegi zabala izanen dute goiz eta arratsaldekoa hurreratzen diren erromes zein bizilagunei zerbitzu hobeagoa […]

Gazteak Esteribar jatera doaz

Hala ematen du Maddi Zenotzek aitortu bait digu aurtengo edizioan Elikadura subirautzan pausuak emango dituztela. Larunbat honetan egitarau oparoa prestatu dute Esteribarko gazteek , Ollokiko kalejiran hasi eta kontzertuekin amaituz. Maddik ere gaineratu digu kontzertuetan ere agurra bat izanen dela Eztanda batukadak bere ibilbideari amaiera emango bait dio larunbatean. Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Maddi Zenotz izan dugu gurean Esteribarko gazte egunaren inguruan hitzegiten. Quark saioan aldiz plastikoa jaten duten harrak ekarri dizkigute Elhuyar fundazioko kideek . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 9ko saioa Iraupena: 2:30 ordu […]

Erroibarreko abereak Sorogainen

Larunbatean burutu zen Erroibarko abereen markajea, Sorogaineko zelaietan igaroko dute udaberria eta uda. Ohitura eta abeltzantza batu zituen ekimenean 317 behi eta 215 behor izan ziren ibarreko zigiluarekin markatuta. Bertan soro komunaletan Erroibarko abereak eta Baigorrikoak izanen dira hemendik aurrera 1856ko hitzarmena hala esaten duen bezala.

Sinadurak heldu dira Parlamentura

Ostiral goizean “Pirinioa 5 minutu” dinamikan jasotako sinadurak Parlamentura eraman zituzten Txantxalan, Bizirk gaude eta Pirinioan lan eta biziko kideak. 2152 sinadura izan dira azkenean lortutakoak, 2152 eskaera Nafar parlamentariak legeak egitekotan 5 minutuz Pirinioan izango duen eraginean pentsatzeko. Sinaduretaz aparte ere Usteseko lan saioa aurkeztutako testigantzak ere dossier batean atxikiturik eraman dute informazio osotuago […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Amaia, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen izan ditugu. Andres Bidartek-rekin animalien mingainaren inguruan aritu zaigu. Baita ere gurean Montse Zabalza aktoresa izan dugu larunbateko antzerkia baloratzeko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Maiatzaren 8ko saioa Iraupena: 2:50 […]

Bat profeta izan daiteke bere herrian

Gaurkoan hori galdetu diogu Montse Zabalza aktoresari. Larunbatean Nanna Sanchezekin batera Dos mujeres cuentan obra antzeztu zuen eta publiko ugari bildu zen Aezkoako etxean. Aitortu digu hunkituta egon zela jasotako erantzunaz eta plazerra izan zela bertan obra hau antzeztu izana.Obraren inguruan ere ibili gara, emakumeen papera goraipatzen bait du kulturaren trasmisioan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Pisu turistikoa tranpa edo aukera?

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, pisu turistiko eta hauetaz baliatzen diren web orrietaz aritu gara. Ederki asko azaldu digu Angel Marik komenigarria dela turismo jasangarrirako legedia betetzen duten zerbitzuak erabiltzea,beste zerbitzu hoiek normalean ezkutuko ekonomian darabilte eta. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein […]

Indar bat gara gu!

Lema horrekin aurkeztu zituzten Emakume Abertzaleon VII.Topaketa Feministak.Gaur Irati Gonzalez Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu. Larunbatean, Maiatzak 6 izanen dira topaketak eta bertaratzeko deia luzatu digu,bertan hainbat gai jorratuko bait dituzte bai alor teorikoan zein praktikoan. Izen ematea: Bilgune feminista 15 urte Infornazio gehiago: Programazioa Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio izan ditugu, Angel Mari Loperenarekin pisu turistikoez eta hauek sortutako polemikaz aritu gara eta Xanti Begiristainek Iruñea eta Baiona artean eduki gaitu.Baita ere gurean izan dugu Irati GonzalezEuskal Herriko Bilgune Fministako kidea zeinek azaldu digu zertan datza Berriozarren izanen diren topaketen helburua. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak […]