Orbaitzetako garezurra jabea badu

Duela aste batzuk Orbaitzeta inguruko parajean topatutako garezurraren ikerketak bere fruituak ematen ari dute. Antza garezurraren topalekutik gertu kanpin denda bat topatu dute ikerlariek eta bertan 54 urteko alemandar baten nortasun agiria. Igor Vulkan izanen lirateke hala ere oraindik ADN frogekin kontrastatu behar dute. Kanpin denda inguruetan ere beste hezur batzuk topatu dituzte pertsona berarenak. […]

Torturarekin amaitzeko ez dago borondaterik

Alejandro Torrús kazetaria izan dugu gurean. Aurreko astean eta hainbat alditan torturaren inguruko ikerketa-artikuluak egin izan ditu Publico egunkarian. Ederki asko azaldu digu zer nolako oztopoak izan dituen ikerketak aurrera eramateko eta aitortu digu horrelako giza eskubideen urratzea gertatzen denean kazetariaren lana hori salatzea bait da, nahiz eta kazetari batzuk beste aldera begira geratu. Klikatu […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu lurpeko urak elikagaien ekoizpenari buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero ere Alejandro Torrús Publico egunkariko kazetaria izan dugu Tortura eta Inpunitatearen inguruan hitzegiten. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 25eko saioa Iraupena: 2:30 […]

Unai Lasok ezin izan zuen Artolarekin

Atzo jokatu ziren Zumaian eskuz-banakako final zortzirenak eta horretan izan genuen Unai Laso, Bizkarretako gizasemea, Iñaki Artola Alegiarraren aurka. Partidua ez zen ondo hasi Lasorentzat, Artola nagusitu baitzen hasieratik eta abantaila mardula lortu zuen 20-5 irabazten jarri arte. Tanto horretatik Laso alde bikaina lortu zuen eta 20-13ra gerturatu zen. Halere Lasoren akats batek 21. tantoa […]

Orreagako aterpetxea 183 pertsona hartuko ditu soilik

Asteburu honetan jakin izan dugunez Orreagako aterpetxeari legezko irtenbide bilatu ezean,Orreagako Prioreak agindua eman du bakarrik 183 erromes hartzeko, ofizialki dituen plaza kopurua. Prioreak argudiatu du ezin dutela, dituzten eraikinekin pertsona gehiagori zerbitzua eskaini eta iada interneten bidez jaso izan dituztela hainbat kexa. Honezkero 183 erromes hartu eta gero Auzperri zein Auritzera bideratuko dituzte muga […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Mikel Bujanda eta Amaia, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen izan ditugu. Andres Bidartek-rekin animalien Mastitis-aren inguruan aritu zaigu Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 24ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko [Audio clip: view full post to […]

Norbera bere burua ezagutu behar du hobeto erlazionatzeko

Ana Muñiz terapeuta izan dugu gurean. Tailerra emanen du gaurtik hasita Aurizberrin. Erlazionatzean zein oker egiten ditugun galdetu diogu eta berak ederki asko azaldu digu ze urrats eman behar diren erlazio hobeagoak izateko. Animatzeko esan digu luxua dela norberak bere buruari horrelako tailerrak eskaintzea. Animatu zaitezte tailerrera! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gurean Karlos Bueno Pato izan dugu gurean Lehoskotik tartean antimilitarismoaren inguruan hitzegiten. Baita ere gure programan Ana Muñiz izan dugu erlazioen inguruan hitzegiten. Gaurkoan ere Erronkari aldera jo dugu Julian Gabasek hango berrien inguruaz solasteko. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak , agenda eta zine estreinaldiak errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Apirilaren 21ko saioa Iraupena: […]

Militarismoa eta Antimilitarismoa gure zonaldean

Gaur Karlos Bueno Pato-ren kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu zein izan den militarren kontrako jarreraren eboluzioa gure zonaldean. Jadanik aurten gure eremuetan bitan izan dira espainiar militarrak eta berak ederki aski azaldu digu zergatik ez diren ongi etorriak. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]