Bada zer ikusi Irati aldean…

Entzuleen proposamenekin lantzen du turismoa Angel Mari Loperenak. Gaurkoan, ordea, entzule batek hala proposatuta, zonalde honetan zer ikusi azaldu digu. Baita ere aipatu digu, eraginkorrak izan gaitezen turismo aldean eboluzionatu beharko genukeela zonaldean. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko Hurrengoan, zein gai landuko dugu? Proposatu! Parte hartu!

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Bernadette Argain Irulegi irratitik aritu zaigu euren berri ekartzeko. Ondoren, bi astetan behin ditugun bi kolaborazio Angel Mari Loperenarekin zonaldeko atraktibo turistikoez aritu gara eta Xanti Begiristainek hizkuntz eskubideak bermatzeko Laboral Kutxari igorritako eskutitz bat irakurri digu.Gurean ere Patxi Gaztelumendi kazetaria izan dugu errefuxiatuen inguruko egoeraz mintzatzen. Baita ere biharko eztabaida tartea zabaldu dugu, […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur bi astetan behin gertatzen den bezala, Jose Ignacio Ubauren bisita jaso dugu. Bizitza nola alaitu dezakegun azaldu digu Jose Ignaciok.Gero ere asteazkenero lez, Karrape irratira jo dugu,non Unaik ederki asko azaldu dizkigu hango berriak. Baita ere gurean izan dugu Rita Labiano Mendixut aldizkariak dakarzkigun berriak azaldu dizkigu .Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta […]

100 hitzetan Uskara sustatu

Koldo Viñuales Kebenko elkarteko kidearekin , Erronkaribarren antolatutako ekimenen inguruan egon gara solasean. Koldok ondo azaldu digu zertan datza mikro-ipuin lehiaketarena eta baita azaldu digu ere nola antolatu duten Erronkarin kantuz herriz herri ibiltzeko, betiere euskararen sustapena helburu. Uskararen egunean, maiatzaren 20an Garden, emango dute aditzera lehiaketaren irabazlea, animatu eta parte-hartu! Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]

Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Quark saioa izan dugu gurean ELA eta komunikazioari buruz hitzegiten . Ondoren Martin Juanena, Aralar irratiko esataria bisitatu dugu eta bertako berriak kontatu dizkigu.Gero Kebenko elkarteko kidea den Koldo Viñuales -ekin haien ekimenetaz solastu gara.Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Otsailaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen […]

Egun on, Auñamendi!

Gaur gaueko haize ufadei aurre egin diogu programarekin. Bertan izan ditugu Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta, Euskalerria irrati eta Xorroxin irratikoak besteak beste, beraien eremuetako berriak eta kontuak kontatzen. Baita ere gurean ,Andres Bidartek eta animalien hormona eta hipofisiaren inguruan hitzegin digu . Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: […]

Iratiko oihana ONCEko boletoetan

Gaurkorako zozketan parte hartzeko ONCE-ko boletoetan Iratiko oihana agertzen da. ONCEk aditzera eman duenez balore natural izugarria duen oihana denez omendu nahi izan dute, bere koloreak eta aisialdiko aukera ezberdinak goraipatuz. Kupoi honen 5 milioi inguruko inprimakiak izanen dira gure txoko zirraragarri honi publizidadea emanez. Iratiko Oihana-ONCE

Elkarezagutza eta formakuntza hizpide

Leire Remiro Laurentxi elkarteko kidearekin , Erroibarren antolatutako ikastaroen inguruan egon gara solasean. Leirek ondo azaldu digu zein helburu dituzten ikastaro hauek, aisialdiaz aparte elkar-ezagutzea lortu nahi dute. Azaldu digu ere nola egin dezakegun Laurentxi elkarteko kide izateko eta ikastaroetan apuntatzeko. Baita ere adierazi digu etorkizun batean ikastaro berriak abian jarriko dituztela. Klikatu hemen elkarrizketa […]