Aste hasierako eguraldia eta DANA berria David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Hoztera joko du aste hasiera honetan ipar ekialdetik jarritako DANA batek hala ahalbidetuta David de Andresek aipatu digun moduan. Hori dela eta DANAren inguruan ere apur bat solasten izan gara zer nolako eraginak izanen duen ezagutzeko.        David de Andres Irati irratian

Mediterraneo aldeko uholdeak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Arreta bereziarekin jarraitu dugu Mediterraneo aldean ematen ari diren euriteen afera David de Andres lagunarekin. Horren ondotik aste hasierako iragarpenarekin sartu gara osteguna bitarte egonkortasuna nagusi izanen delarik.        David de Andres Irati irratian

Ostiraleko ekaitza eta aste osorako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Ostiralean gogotsu jo zuen ekaitz frontea zenbait tokitan arazoak sortuz ere eta hori bera errepasatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste osorako eguraldi iragarpena eman digu, batez ere Sanferminetara joateko gogoa dutenei interesgarria izanen zaielakoan.        David de Andres Irati irratian

Asteko ekaitzaldiak eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andres (@Noainmeteo) lagunaren eskutik

Aste ekaitztsua eduki dugu batez ere astearte arratsaldetik hasita goi geruzetako aire hotzeko boltsa batek hala eraginda. Hau errepasatu dugu gure meteorologia aditua den David de Andres lagunarekin baita astebururako izanen den iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian

Eguraldiaren errepaso eta aurreikuspena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Kintoak pasatu berri topatu dugu David de Andres (@Noainmeteo) eta esan digunagatik eguraldiak errespetatu zien. Asteak utzitako ekaitzak ere izan ditugu hizketagai eta honen ondotik asteburuko iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteko eta udaberriko eguraldiari errepaso eta asteburuko eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri fresko eta euritsua egokitu zaigu aurtengoa, halere garaiko eguraldi normaltzat har genezake David de Andresek argudiatu bezala. Errepasoa eman diogu udaberriak eman duenari eta horren ondotik asteburuko eguraldiaren berri eman digu.        David de Andres Irati irratian