Los Aitas filmarekin hasiko du Auñamendi Zinemak udako egitaraua

Borja Cobeagak zuzendutako “Los Aitas” filma emanen dio hasiera ostirala honetan Auñamendi Zinemaren udako egitarauari. Irailera bitartean 9 ekitaldi antolatu dituzte Auritzeko Kultur etxean. “Los Aitas” filma martxoaren 21ean estreinatu zen eta duela gutxirarte izan da zine aretoetan. Iaz Bilbo aldean grabatutakoa dugu eta lau lagun ditu protagonista, tartean Iñaki Ardanaz agoiztarra. Garaiko aitatasunen testigantza […]

Proiekzioa eta solasaldia antolatu dute ostirala honetarako Agoitzen, “La Loca y El Feminista” laburmetraia ardatz hartuta

Laburmetraia honen protagonista dugu Iñaki Ardanaz agoiztarra Pilar Gomezekin batera. Hau aitzakitzat hartuta ostirala honetan emanen dute “La loca y el feminista” laburmetraia, 18 urterekin arte eszenikoak ikastera Madrilera joandako Iñakiren sortze herrian. Lan ugari egin dituen arren, laburmetraia hau berezia dela gaineratu digu Iñakik berarekin izandakoo elkarrizketan. Proiekzioaren ostean solasaldia eginen dute Genero ikuspegian […]